Black Girls CODE egitasmoak ordenagailu-programazioko ikastaroak eskaintzen ditu bazterketa soziala pairatzen duten neskek aukera digital hori eskura izan dezaten. Horren helburua oinarrizko STEM gaitasunak hurbiltzea da. Konkretuki, neska gazteei zuzenduta dagoen proiektua da, Scratch edo Ruby on Rails bezalako programazio-lengoaia ikas dezaten. Egun, Ameriketako Estatu Batuetako 7 estatutan dago martxan, bai eta Johannesburgon ere. Orain arte, 7 eta 17 urte bitarteko 3000 neska prestatu eta animatu dituzte STEM arloan berritzaileak izateko, euren komunitatetan lidergoa hartzeko, bai eta haien etorkizuneko eraikitzaileak izateko ere.
Apurka-apurka teknologiaren eten digitala murriztu nahi du egitasmoak. Gaur egun teknologiekin zerikusia duten 1,4 milioi bat lanpostu daude, eta Black Girls CODE egitasmoaren helburua da 2040. urtean neska beltzaranen presentzia lanpostu horietan nabaria izatea. Nola egiten dute? Bideo-jokoak diseinatzen eta programazioa ikasten dute, eta ikasketa-ibilbidean teknologiarekin maitemintzen dira eta konfiantza indartzen dute.
Komunitate-oinarria duten tailerren edota curriculumetik kanpoko programen bidez gaitasun teknologikoak barneratzen dituzte. Horri esker, oro har oso ondo ordainduta dauden lanpostuetan aplika ditzakete orain arte aukera hori ez zuten neska horiek. Beraz, aukera-berdintasunari begira, aurrerapauso garrantzitsua egiten ari da Black Girls CODE egitasmoa.
Egilea: Kaiera