Marifa Salcedari, «Compartiendo palabras» («Hitzak partekatu», euskaraz) mintegiko koordinatzaileari, egindako elkarrizketa: eskola seguruekin amesten

Duela lau urte, hezkuntza inklusiboaren eta ikasle guztien gizarte- eta hezkuntza-arrakastaren aldeko konpromisoa zuen irakasle-talde batek irakasleen prestakuntza dialogikorako mintegia sortu zuen, «Compartiendo palabras» izenekoa. Mintegian irakasle- eta koordinatzaile-lanak egiten dituen Marifa Salceda Mesarekin hitz egin dugu, Kantabriako zenbait eskolatan, besteak beste, bizikidetza hobetzea lortzeko abiarazi dituzten gakoak azaldu diezazkigun. 

Zer egiten duzue ebidentzietan oinarritutako prestakuntza-mintegi horretan?

Hasiera batean Pedagogia Solasaldi Dialogikoen bidez prestatzen hasi ginen, Ikas Komunitateen Proiektuaren oinarri zientifikoen barruan. Hala, Ikas Komunitateen Nazioarteko Topaketetan eta CIMIE-Hezkuntzako Ikerketari buruzko Nazioarteko Diziplina anitzeko Kongresuan parte hartzen hasi ginen.

Topaketa horiek funtsezkoak izan dira Espainia osoko irakasle-taldeekin laguntza-sareak sortzeko. Bereziki Valentziako «A hombros de Gigantes» («Erraldoien bizkarrean», euskaraz) izeneko mintegiarekin; izan ere, haren eredu arrakastatsua errepikatu dugu ikasturte honetan, eta emaitza bikainak lortu ditugu.

Lehenengo zatian Pedagogia Solasaldi Dialogikoa egiten dugu talde handian, liburu baten inguruan; bigarren zatian, aldiz, batzordeka egiten dugu lan. Bigarren zatia Pedagogia Solasaldi Dialogikoen bidez ere antolatzen dugu, eta artikulu zientifikoak erabiltzen ditugu.

Prestakuntza ebidentzietan oinarrituta dago; zer egiten duzue horrek ikastetxeetako bizikidetza hobetu dezan?

Asko hitz egiten dugu zero indarkeriako ikastetxe seguruak lortzeko ametsari buruz, eta jarduteko erabakiak hartzen ditugu; hala, gure eskoletan jazarpen- eta indarkeria-egoera mota guztiak salatzen ditugu beti, eta, Haur Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzara, berdintasunezko elkarrizketa, jarrera hartzea, elkartasuna, adiskidetasuna eta ausardia lantzen ditugu. Beti hartzen dugu taldekatze homogeneoen kontrako jarrera, baita ikasgeletatik kanpoko laguntzen, minimoen curriculum-egokitzapenen edo hezkuntza-ibilbideen kontrakoa ere; izan ere, faktore horiek desparekotasuna sortu eta bizikidetza okerragotzen dute. Era berean, Hezkuntza Sailak jardunbide horiek mantentzen dituela salatzen dugu.

Zer urrats egiten jarraitu nahi duzue indarkeria prebenitu eta desagerrarazteko?

Zero indarkeriari buruzko batzordea eratzea da datorren urterako ametsetako bat, nahiz eta zeharka batzorde guztietan lan egiten jarraituko dugun.

Mintegiko kide askok partekatzen dugun beste amets bat betetzeko ere ari gara lanean: guztiak ikastetxe batean elkartu nahi dugu ikas-komunitatean eraldatzeko eta Kantabriari erreferentziazko zentru bat emateko, hezkuntza-testuinguru seguruak sortzen laguntzeko Testuinguru seguru horietan, haurrei beti jarrera hartzen eta beti biktimaren aldeko eta baldintzarik gabeko laguntza-sareak sortzen irakatsi behar zaie.

Zer emaitza izaten ari da ikastetxeetan?

HJAk abiarazten dituzten mintegiko pertsona guztiek adierazten dute bizikidetza nahiz ikasketa-prozesua hobetzen direla.

Bat-batean, laguntza-sarearen gabeziagatik edo salataritzat jotzeko beldurragatik isilarazita zeuden gatazka ugari azaleratzen dira. Ildo horretatik, lan handia dago nahiaren hizkuntzaren kontzeptuarekin lotuta, erakargarritasuna kentzeko hitzen edo ekintzen bidez beste haur batzuei kalte egiten dietenei eta arreta osoa jartzeko ikaskideak inoiz gaizki tratatzen ez dituzten horiengan. Azken finean, gizaki guztiok bezala, onarpen soziala behar dute, hortaz, talde batek jarrera hartzen duenean eta 

handiputzik eta harroputzik onartzen ez duela argi uzten duenean, erasotzailearen edo jazarlearen eraldaketa azkarra izan ohi da, eta oso ondo identifikatzen dute zer den pertsonak ondo tratatzea eta zer ez.

Zer nabarmenduko zenuke prestakuntza-espazio horretatik, zerk bereizten du gainerakoetatik?

Parte hartzen duten irakasle guztien iritziz haien karrera profesionaleko kalitate eta eraginkortasun handieneko prestakuntza mota da.

Prestakuntza dialogikorako mintegiek aukera ematen digute sasizientzietan nahiz burutazioetan ez nahasteko eta ebidentzia zientifikoek eraginkorragoa dela frogatu duten horretara zuzenean jotzeko. Zalantzarik gabe, ebidentzietan oinarritutako prestakuntzari jarraituko diogu.

Beste zerbait gehitu nahiko zenuke?

Irakasle  egiten dugun lanaz gain, pozik gaude mintegian hainbat aurrerapen egin ahal izan ditugulako gure autonomia-erkidegoan indarkeriaren eta genero-indarkeriaren aurkako borrokan.

 

Egilea: Raquel Aguilar

raquel-150x150

Be the first to comment on "Marifa Salcedari, «Compartiendo palabras» («Hitzak partekatu», euskaraz) mintegiko koordinatzaileari, egindako elkarrizketa: eskola seguruekin amesten"

Leave a comment

Your email address will not be published.


*