Txikitatik adostasunean hezten

Gaur egun, #MeToo bezalako mugimenduei esker, baimena/adostasuna oso gai garrantzitsua bihurtu da gure gizarteetan. Horri eskolatik erantzuna emateko eta txikitatik ikasleak kontzeptu horretan hezteko, Liz Kleinrock-ek, adostasuna azaltzen duen taula sinple bat sortu du, “All About Consent” deitu duena. Bere Instragram profilean argitaratu duen moduan, bere herrialdeko zenbait jarrera ikusteak eragiten dion frustrazioak indarra ematen dio bere ikasleei gauzak ondo egiten irakasteko. Haren ustez, beraz, baimena/adostasuna modu esplizituan azaldu behar zaie ikasleei.

Liz Kleinrock 3. mailako irakaslea da Citizens of the World Charter School (Los Angeles) eskolan. Sortutako taula 8-9 urte bitarteko ikasleei zuzenduta dago, eta bertan baimena noiz eskatu, zer den eta baimena jaso ezean zer egin azaltzen du.

Adibidez, ikasleei azaltzen die baimena behar dela besteak ukitzeko, besarkatzeko, musukatzeko, sekretuak kontatzeko… Gainera, argi irakasten du ez duela axola zuk besarkada emateko gogo izugarria izateak edo atzo pertsona horrek besarkada eman izanak, ezetz esan badizu, zuk ez daukazula hori egiteko baimenik.

Ikasleen artean nahastea egon zen, batez ere, sekretuen atalean. Beraz, Kleinrockek beste taula bat erakutsi zien ikasleei, zerbait noiz kontatu behar duten eta noiz ez ezberdintzeko. Adibidez, norbait zerbait arriskutsua egiten ari denean edo beste norbait mehatxatzen duenean, kontatu egin behar da; eta, aldiz, pertsona bati beste bat gustatzea edo haren familia-arazoak (dibortzioa, adibidez) kontatu behar ez diren gaiak dira.

Kleinrocken eskolan elkartasuna erakutsi dute jarduera horiekin; izan ere, inklusioa, jarrera soziala eta dibertsitatea matematikekin edo idazkerarekin batera erakutsi behar diren gaiak direla uste dute.

Egilea: Ane Lopez de Agileta

IMG-4251

Be the first to comment on "Txikitatik adostasunean hezten"

Leave a comment

Your email address will not be published.


*