Aurreko artikuluan argitaratutako liburu klasikoen zerrenda Tertulia Literario Dialogikoetan erabiltzeko aberasten ari gara. Zerrendan agertzen diren liburuak aukeratzeko irizpide nagusiak, klasikoak izateaz gain, hauexek dira: moldaketak izango balira, hiztegi aberatsa eta istorioen ezaugarri nagusiak ondo islatuta izatea; testu osoa izango balitz, itzulpenaren kalitatea bermatuta izatea; eta proposatutako liburu bakoitzarekin batera, adieraztea zein hezkuntza-etapatan edo ziklotan erabil daitekeen.

Haur Hezkuntzarako eta Lehen Hezkuntzako hasierako ziklorako:

  • Ipuintxo bat gauero I, II eta betiko alegiak. Bilduma honetan hainbat ipuin daude: Aladino; Sinbad marinela; Ali Baba eta 40 lapurrak; Alizia lurralde miresgarrian; Enperadorearen jantzi berria; Bi untxiak… ALAIA argitaletxea.
  • Aladin eta kriseilu miresgarria. IBAIZABAL argitaletxea.
  • Artzaina eta otsoa S.M. argitaletxea.
  • Hansel eta Gretel. S.M. argitaletxea.

Lehen Hezkuntzako bigarren ziklorako:

  • William Shakespeareren lanik onenak. TTARTALO argitaletxea.
  • Jules Verneren abenturarik onenak. TTARTALO argitaletxea.
  • Rudyard Kipling. Oihaneko liburua. TTARTALO argitaletxea.
  • Aintzineko Greziako Ipuintxo bat gauero. AIZKORRI argitaletxea.
  • On Kixote. AIZKORRI argitaletxea.
  • Charles Dickensen Mamuen Gabon-gaua. TANTAIA. VICENS-VIVES argitaletxea.
  • Oscar Wilde: Erraldoi berekoia eta beste ipuin batzuk. TANTAIA. VICENS-VIVES argitaletxea.
  • Esoporen alegiak. TANTAIA. VICENS-VIVES argitaletxea.
  • Jules Verne. Munduari itzulia 80 egunetan. ZUBIA-SANTILLANA

Lehen Hezkuntzako hirugarren ziklorako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen ziklorako:

  • Anonimoa. Konkorduna eta «Mila eta bat gau» liburuko beste ipuin batzuk TANTAIA. VICENS-VIVES argitaletxea.
  • Anonimoa. Mila eta bat gau. EREIN argitaletxea.
  • Charles Dickens. Oliver Twist. TANTAIA. VICENS-VIVES argitaletxea.
  • Charles Dickens: Gabon-kanta. TANTAIA. VICENS-VIVES argitaletxea.
  • Daniel Defoe. Robinson Crusoe TANTAIA. VICENS-VIVES argitaletxea.
  • Jonathan Swift. Gulliver-en bidaiak. TANTAIA. VICENS-VIVES argitaletxea.
  • Jules Verne. Mikel Strogoff.  TANTAIA. VICENS-VIVES argitaletxea.
  • Jules Verne. Hogei mila legoako bidaia itsaspetik. ANAYA-ARITZA argitaletxea.
  • Lewis, C. Alicia herrialde miresgarrian. PAMIELA argitaletxea.
  • Maria Angelidouen Greziar mitoak. TANTAIA. VICENS-VIVES argitaletxea.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren ziklotik aurrera:

  • Kafka, F. (2016): Metamorfosia. EREIN argitaletxea.

Anima zaitezte zerrenda hau aberasteko parte hartzera!

Egilea: MªLuisa Jaussi