Irakurketa lantzen gure ikastetxeetan. Zer egin? Nola jardun?

Asko dira irakurketari lotuta landu beharreko alderdiak, asko dira, era berean, ikasgelan eta ikastetxean martxan jar ditzakegun jarduerak gure ikasleak irakurle konpetenteak izan daitezen, hau da, askotariko testuak, erabilera-eremu askotarikoak ulertu eta interpreta ditzaten. Hala ere, zaila da jakitea zer ibilbide jorratu behar dugun.

Hasteko, ezinbestekoa da irakurketa kontzeptuaren inguruko gogoeta egitea. Izan ere, itxuraz, hain sinplea dirudien ekintzaren atzean oso prozesu konplexua dago, alderdi asko biltzen dituena. Irakurtzea testuarekin interakzioa izatea da, irakurleak jardun horretara bere ezagutza eta esperientziak ekarriz, testua ulertzeko, interpretatzeko, erabiltzeko eta haren inguruan gogoeta egiteko. Hartara, irakurleak gai izan behar du informazioa bilatzeko, laburtzeko, interpretatu eta ondorioak ateratzeko eta testuaren edukia eta forma aztertzeko eta baloratzeko. Horiexek dira, hain zuzen, irakurtzeko konpetentziaren osagaiak.

Zer egin, beraz? Eskolak, familiak eta gizarteak zer egin dezakete ikasleak irakurtzera bultzatzeko eta irakurritakoa ulertu eta baliatzeko? Galdera horri erantzuna eman nahi dio Hezkuntza Sailak berriki sortutako Irakurgunea webguneak. Bertan, askotariko baliabideak topa ditzakegu, hala nola, gogoeta egiteko edota testuak bilatzeko guneak: aniztasunari erantzutekoak; askotariko jarduera-ereduak non ikasleek informazioa bilatu, hautatu eta moldatutako duten proiektuetan erabiltzeko, edo irakurritakoa beste batzuekin partekatu eta denen artean esanahia eraikitzeko; irakasleek arlo guztietan abiarazi ditzaketen testuak ulertzen laguntzeko estrategiak; irakurketa-prozesuei lotutako galdera-ereduak… Arazoa ez da baliabide falta, arazoa ez da euskaraz falta izatea; egon badago, ugari, gainera.

Irakurguneak elkarri eragiten dioten hiru jarduera-esparrutan antolatutako gogoeta eta baliabide multzoa proposatzen du: irakurtzen ikasteko, ikasteko irakurri eta irakurzaletasuna sustatzeko.Hartara, irakurketa prozesuaren hasierako urratsetan oso kontuan hartu behar diren alderdiak jorratzen dira bertan, azalpen xumeen bidez; ikasteko irakurri esparruan, berriz, ezagutzak eskuratzeko ikasgai eta arlo guztietan egin behar den irakurketaren inguruko planteamendua egiten da, eta azkenik, ikasleengan irakurzaletasuna sustatzeko asmoz bai ikastetxean, bai ikastetxetik kanpo eta familiaren laguntzaz ere egin daitezkeen askotariko jarduerak proposatzen dira.

Beraz, webgunean ikastetxeek eskuragai dituzte,batetik, irakurketa-plana egituratzeko tresnak, hau da, irakurketaren inguruan hartuko dituzten erabakiak planifikatzeko baliabideak; eta, bestetik, irakurketa-plana garatzen laguntzeko askotariko jarduerak eta adibideak; hau da, ibilaldirako makuluak.

Beraz, zer egin behar dugu irakurketa lantzeko? Elkarrekin pentsatu, jakin zer dugun eskuartean,erabaki zer behar duten gure ikasleek, eta martxan hasiAsko dira irakurketari lotuta landu beharreko alderdiak, asko dira, era berean, ikasgelan eta ikastetxean martxan jar ditzakegun jarduerak gure ikasleak irakurle konpetenteak izan daitezen, hau da, askotariko testuak, erabilera-eremu askotarikoak ulertu eta interpreta ditzaten. Hala ere, zaila da jakitea zer ibilbide jorratu behar dugun.

Hasteko, ezinbestekoa da irakurketa kontzeptuaren inguruko gogoeta egitea. Izan ere, itxuraz, hain sinplea dirudien ekintzaren atzean oso prozesu konplexua dago, alderdi asko biltzen dituena. Irakurtzea testuarekin interakzioa izatea da, irakurleak jardun horretara bere ezagutza eta esperientziak ekarriz, testua ulertzeko, interpretatzeko, erabiltzeko eta haren inguruan gogoeta egiteko. Hartara, irakurleak gai izan behar du informazioa bilatzeko, laburtzeko, interpretatu eta ondorioak ateratzeko eta testuaren edukia eta forma aztertzeko eta baloratzeko. Horiexek dira, hain zuzen, irakurtzeko konpetentziaren osagaiak.

Zer egin, beraz? Eskolak, familiak eta gizarteak zer egin dezakete ikasleak irakurtzera bultzatzeko eta irakurritakoa ulertu eta baliatzeko? Galdera horri erantzuna eman nahi dio Hezkuntza Sailak berriki sortutako Irakurgunea webguneak. Bertan, askotariko baliabideak topa ditzakegu, hala nola, gogoeta egiteko edota testuak bilatzeko guneak: aniztasunari erantzutekoak; askotariko jarduera-ereduak non ikasleek informazioa bilatu, hautatu eta moldatutako duten proiektuetan erabiltzeko, edo irakurritakoa beste batzuekin partekatu eta denen artean esanahia eraikitzeko; irakasleek arlo guztietan abiarazi ditzaketen testuak ulertzen laguntzeko estrategiak; irakurketa-prozesuei lotutako galdera-ereduak… Arazoa ez da baliabide falta, arazoa ez da euskaraz falta izatea; egon badago, ugari, gainera.

Irakurguneak elkarri eragiten dioten hiru jarduera-esparrutan antolatutako gogoeta eta baliabide multzoa proposatzen du: irakurtzen ikasteko, ikasteko irakurri eta irakurzaletasuna sustatzeko.Hartara, irakurketa prozesuaren hasierako urratsetan oso kontuan hartu behar diren alderdiak jorratzen dira bertan, azalpen xumeen bidez; ikasteko irakurri esparruan, berriz, ezagutzak eskuratzeko ikasgai eta arlo guztietan egin behar den irakurketaren inguruko planteamendua egiten da, eta azkenik, ikasleengan irakurzaletasuna sustatzeko asmoz bai ikastetxean, bai ikastetxetik kanpo eta familiaren laguntzaz ere egin daitezkeen askotariko jarduerak proposatzen dira.

Beraz, webgunean ikastetxeek eskuragai dituzte,batetik, irakurketa-plana egituratzeko tresnak, hau da, irakurketaren inguruan hartuko dituzten erabakiak planifikatzeko baliabideak; eta, bestetik, irakurketa-plana garatzen laguntzeko askotariko jarduerak eta adibideak; hau da, ibilaldirako makuluak.

Beraz, zer egin behar dugu irakurketa lantzeko? Elkarrekin pentsatu, jakin zer dugun eskuartean,erabaki zer behar duten gure ikasleek, eta martxan hasi.

 

Egilea: Maribi Apraiz

PHOTO-2018-06-21-18-42-43

Be the first to comment on "Irakurketa lantzen gure ikastetxeetan. Zer egin? Nola jardun?"

Leave a comment

Your email address will not be published.


*