27ko Belaunaldia idazleen ekitaldi baten bidez hasi zen. Gerora, beren buruei Las Sinsombrero deitu zieten emakume idazleak ere aitortu ziren. 1930ean, musika sortzen zuten 8ko Taldea aurkeztu zen.
8ko Taldearen aurkezpena musika-hitzaldi baten bidez egin zen, eta taldekide guztien piezak interpretatu ziren. Oso esanguratsua da, bai feministontzat, bai musikari garenontzat, pieza guztiak interpretatzeko taldeko emakume bakarra aukeratu izana: Rosa García Ascot konpositore eta pianista.
Taldea jendaurrean aurkeztu zen Residencia de Estudiantes egoitzan. Haren zazpi kide gizonezkoek ere ekarpen handiak egin zituzten musikaren alorrean: Ernesto Halffter, Rodolfo Halffter, Salvador Bacarisse, Julián Bautista, Fernando Remacha, Gustavo Pittaluga eta Juan José Mantecón. Gerra eta erbestearekin batera, haren lana sakabanatu egin zen, eta are gehiago ikusezin bihurtu zen haren taldekide gizonezkoen lanen aldean.
Gaur egun Rosa García Ascot eta haren lanak berreskuratzea oso garrantzitsua da, bai feministontzat, bai musikari garenontzat. 27ko Belaunaldiaren mendeurrenaren oroitzapenezko ekitaldiak aukera paregabea dira horretarako.
Egilea: Ane López de Aguileta
EHUko Musika Adierazpenaren Didaktikako irakaslea eta ESASeko Cameratako klarinete-jotzailea: Euskadiko Emakume Sortzaile eta Artisten Sarea. MeToo Schools-en sortzailekidea.
