Periódico Educación-etik itzuilta
Eraldaketa, ikaskuntza eta elkartasuna aurrera doaz tertulia pedagogikoekin “A muscles de gegants” mintegian. Thought and Language liburuaren laugarren tertuliara iritsi gara. Oraingo honetan, 6. kapitulua —Ikaskuntzaren eta garapenaren arteko elkarreragina— eta 7. kapitulua —Jolasaren rola haurraren garapenean— izan ditugu hizpide.
- kapitulutik atera ditzakegun ideia eta pasarteetako batzuk hauek dira:
- Ikaskuntzak garapena bultzatzen du. Horrek kalitatezko ikaskuntzaren garrantzia babesten eta indartzen du, adin goiztiarretatik bertatik. Hau da, ez dugu “heldu arte itxaron” behar.
- Giza ikaskuntzak izaera sozial jakin bat eta haurrek ingurukoen bizitza intelektualera iristeko prozesu bat aurresuposatzen ditu. Horregatik dira funtsezkoak kalitatezko harremanak lehen adinetatik.
- Garapen hurbileko eremua (ZDP): benetako garapen-mailaren eta garapen potentzialaren arteko distantzia (heldu baten gidaritzarekin edo ikaskide baten laguntzarekin). Berdinen arteko laguntzaren eta benetako inklusioaren bidez, ikasle guztiek egiten dute aurrera.
- ZDPk garapen mentala ikuspegi prospektibotik ezaugarritzen du. Gaur ZDP dena, bihar benetako garapen-maila izango da. Horiek dira, zalantzarik gabe, gure ikasleengan izan behar ditugun itxaropen handiak.
- Arauak errespetatzea plazer-iturri da. Ona eta zuzena denari erakargarritasuna eman behar diogu.
- Kalitatezko adiskidetasunak, errespetua eta itxaropen handiekin egindako ikaskuntza funtsezko gakoak dira lehen adinetatik garapen egokia izateko, ikasle guztientzat salbuespenik gabe.
Irudia: Freepik
Egilea: Cristina Pérez-Manglano
Entzumen eta hizkuntzako irakaslea eta haur-hezkuntzako maistra. Valentziako “A muscles de gegants” mintegiko partaidea.

