(Daily 27-tik itzulita)
Giza eskubideak, Garapen Iraunkorreko Helburuak, nazioarteko agendak… eta analfabetismoa pairatzen duten pertsonen ahots zuzena argiak dira: alfabetatzea eskubide bat da, eta estatu guztiek, hezkuntzarekin lotutako arduradun politiko, tekniko eta profesional guztiek alfabetatze-prozesuetan parte hartzen dutenen ahotsak entzun behar dituzte.
UNESCOren arabera, XXI. mendean pertsona guztiek alfabetatzeko duten eskubidea ez dago bermatuta. Adina, generoa, kultura edo erlijioa edozein direla ere, alfabetatu nahi duten guztiek doako eta kalitatezko hezkuntza jasotzeko eskubidea dute. Alfabetatzea errespetuzko eta bizikidetza baketsuko ingurune batean garatu behar da, Giza Eskubideekiko koherentzian eta bereizkeria mota guztietatik aske: adina, arraza, sexua, sexu-orientazioa, etab. Hezkuntzarekin zerikusia duten nazioarteko gobernu eta erakunde guztiek alfabetatzeko aukerak bermatu behar dituzte herri, auzo, hiri edo komunitate bakoitzean (Alfabetatze-prozesuetako parte-hartzaileen kongresua, 2024).
UNESCOren datuen arabera, 739 milioi pertsona heldu (UIS, 2025) daude irakurtzen eta idazten ez dakitenak, horietatik bi heren emakumeak dira, eta 250 milioi haurrek ez dituzte irakurtzeko eta idazteko oinarrizko gaitasunak eskuratzen.
- Ez: ez da joan den mendeko lehentasuna.
- Ez: ez die adinekoei bakarrik eragiten.
- Ez: ez da soilik derrigorrezko hezkuntzarekin konpontzen.
- Ez: ez da herrialde jakin batzuen arazoa bakarrik.
- Eta bai: orain inoiz baino lehentasun larriagoa da.
Beste eragile sozial eta hezitzaile batzuek zer egin beharko luketen hausnartzeaz gain, galdera hau egin dezakegu: zer egiten ari naiz ni eta zer ekarpen egiten ari naiz alfabetatzea bermatzeko nire auzoan, nire herrian edo hirian, edo munduko edozein txokotan?
Argazkia: Freepik
Egilea: Elisenda Giner

![]()










