COVID-19 pandemiak eragin handia izan zuen gizarte osoan, baina bereziki kalteberak diren taldeetan, hala nola ijito komunitatean. Pandemiaren garaian, hezkuntza-zentroen itxierak eta zerbitzu digitalen erabilera orokortuaren ondorioz, ijito komunitateak aurrez zituen bazterketa digitaleko arazoak areagotu ziren, osasuna, hezkuntza eta gizarte-zerbitzuak eskuratzeko zailtasunak areagotuz.

Espainiako Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak finantzatutako ROM21 ikerketak, 118 ijito komunitateko kide eta profesionalen parte-hartzearekin, komunitatearen ahalduntze digitalerako estrategiak eta ekintzak aztertu zituen. Ikerketak metodologia komunikatiboa erabili zuen, 31 bizipen-kontakizun, 9 foko talde, 35 elkarrizketa eta behaketa parte-hartzaile baten bidez, komunitatearekin elkarlanean.

Ikerketaren emaitzak Nature editorial prestigiotsuko aldizkari batean argitaratu ziren. Erakutsi zuten pandemian zehar, ijito komunitateko kideek eta profesionalek elkarlanean aritu zirela bazterketa digitala gainditzeko estrategiak garatzen. Estrategia hauek, besteak beste, teknologia erabileraren inguruko prestakuntza, baliabide digitalen banaketa eta komunitatearen arteko elkartasuna sustatzea izan ziren.

Artikuluak azpimarratzen du beharrezkoa dela bazterketa digitalaren analisiak osatzea, praktika eraldatzaileak identifikatuz eta etorkizuneko politika eta ekintzetarako oinarri gisa erabiliz. Horretarako, ijito komunitatearen barnean sortzen diren dinamika minoritarioak, hala nola emakume ijitoen lidergoa, kontuan hartzea funtsezkoa da. Hiru jarduera nagusi azpimarratu dira horien artean:

1. Elkartasuna eta elkarri laguntzea: Ijito komunitateko kide askok elkarri lagundu zioten IKT (informazioaren eta komunikazioaren teknologiak) erabiltzen ikasten, bereziki online bilerak egiteko edo gizarte zerbitzuetara sartzeko prozesuak gauzatzeko. Elkartasun honek konektibitatea eta isolamenduaren aurkako babes emozionala indartu zituen.

2. Eliza-komunitateen eginkizuna: Erlijio-komunitateek rol garrantzitsua izan zuten IKTen erabilera bultzatzen, batez ere adin eta profil ezberdinetako pertsonen artean. Haien bidez, jendeak ezagutza erabilgarria eskuratu zuen eta informazio zientifiko fidagarriagoa partekatu zen, desinformazioa saihestuz.

3. Berdintasunezko elkarrizketak profesionalekin: Ijito parte-hartzaileek eta hezkuntza, gizarte zerbitzu eta gizarte erakundeetako profesionalek elkarrekin aritu ziren. Elkarrizketa berdinzaleak beharrak azkar detektatzeko eta erantzun partekatuak sortzeko aukera eman zuen, aurreiritziak gaindituz eta komunitatearen ekarpenak baloratuz.

Egilea: Ane Lopez de Aguileta

Loading