Maiatzaren 16an, erromiarren erresistentziaren egunean, Kale Dor Kayiko, emakume ijitoen Sim Romi eta Kera Elkartea, Barakaldoko Ijitoen Elkartea, Asgiba, Ijito Herriaren Zuzendaritza Nagusien Elkartea eta Adarra Pedagogi Erakundea elkarteek “erresistentzia” erakutsi nahi izan dute manifestu bateratu bat argitaratuta.

Bertan, khetane (elkarrekin) lan egiteko konpromiso irmoa adierazten dute, Ijito Herriarentzat elkarbizitzaz, errespetuz eta bere kultura, hizkuntza eta nortasun-ezaugarriak aitortuz istorio berri bat idazteko.

#Antigitanismo-IjitoFobiaren ekintzak salatzen dituzte, Tratu Berdinari eta Diskriminaziorik Ezari buruzko Legearen babesean, dagokien erakundeetan salatzeko konpromisoa hartzen baitute.

Hirugarren sektoreko lankideei eskatzen diete #AntiGitanismo-IjotoFobiaren ekintzak Era Berean salatzeko, batez ere beren eguneroko jardueran giza eskubideak defendatzeko ardura dutenei, eta espediente horien instrukzioan ijito-elkarteak aholkulari gisa izatea.

Alderdi politiko guztiei benetako konpromisoa eskatu diete beren programetan jasotzeko, ijitoak ikusarazteko eta izendatzeko ekintzak egiteko eta biztanleria osoarekiko bizikidetza hobetzeko.

Azkenik, Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia osatzen duten ekintza guztiak zorrotz bete eta inplementatzeko eskatzen diote Gobernuari; izan ere, tresna hori honako hauek egiteko gai dela uste dute: #AntiGitanismo-IjotoFobiarekin amaitzeko aldaketa soziala sortzea; ijito-herriaren sustapena bultzatzea, bazterketa saihesteko, eta Ijito Herriaren eta kulturartekotasunaren aintzatespen eraginkorra lortzea.

Manifestua Uler ezazu nire mina izeneko jardunaldi batean aurkeztua izan zen Bilbon,  hausnarketarako gunea izanez gain,  partaideek  ijitofobiarekin bukatzeko jarduera-proposamen berriak egiteko aukera ederra izan zuten. 

OPRE RROMA, SATIPEN THAJ MESTIPEN! OSASUNA ETA ASKATASUNA!

Egilea: Luisa Maria Puertas