Hainbat ikerketek merkatu kapitalistek gizartea eratzeko eta determinatzaile sozial gisa duten papera aztertu dute. Aldiz, merkatu-nitxo batzuk “kapital harrapari” bezala izendatu dira, ahalik eta probetxu handiena bilatzen dutelako, gizarte-ondorioak axola gabe. Hau da, kapital harrapariari berdin zaio sustatutako jarduerek edertasunean, zatarkerian, askatasunean edota genero-indarkerian oinarritzen diren.
Torras-Gómez eta kideek berriki burututako ikerketa batean, kapital predatzaileak giza bizitzaren hainbat alderdi nola esplotatzen dituen aztertu dute, harreman afektibo-sexualak, artea eta musika barne, edertasunaren gainetik zatarkeria sustatuz. Horren adibide da tabakoaren industria. 30eko hamarkadan, kapital predatzaileak emakume askok tabakoa erretzea lortu zuen, milioika hildako utziz biriketako minbiziaren ondorioz.
Hamarkada batzuk geroago, kapital predatzaileak emakumeei beren bizitzak eta osasuna hondatzen dituzten lige mesprezagarriak izatera presionatzen hasi zen. Izan ere, gaueko martxaren industriak gazteek portaera kaltegarriak hartzera behartzen ditu, diskurtso hertsatzaile nagusi baten bidez, harreman toxikoen dinamikak iraunaraziz eta norbanakoaren askatasuna mugatuz. Kapital predatzaileak erabili eta botatzeko harremanak sustatzen ditu gaur egungo gaueko martxan. Gainera, ikerketan argi agertzen da musikaren industriak estereotipoak eta jokabide kaltegarriak indartzen dituela.
Azkenik, Foucaultek sustatutako sasi-teoriak sexu-indarkeria justifikatzeko eta iraunarazteko erabiltzen direla azaltzen da artikuluan, askatasunerantz, genero-berdintasunerantz eta justizia sozialerantz aurrera egitea oztopatuz.
Eta… zergatik bultzatzen dira harreman zatar eta kaltegarri horiek? edota zergatik sustatu zen hainbeste emakumek tabakoa erretzea? Pertsonei kalte horiek eraginez, kapital predatzaileak dirua irabazten duelako, eta aldiz, kalitatezko giza harremanetatik ez duelako etekinik ateratzen. Izan ere, maitasunak eta adiskidetasunak ez dute hainbeste negozio sortzen.
Artikuluan argi agertzen den bezala, sektore kapitalistarik sexistenak errukirik gabe lortu du etekin ekonomikorik handiena herritarren bizitzak hondatzearen truke. Ikerketak argi uzten du kapital predatzaileak giza harremanetan, kulturan eta gizartean duen eragin negatiboa, kontzientzia kritikoaren eta haren praktika ustiatzaileen aurkako erresistentziaren garrantzia azpimarratuz.
Etorkizunari begira, ezinbestekoa da pertsona guztiok, profesionalek eta gizarte osoak praktika eta ideologia ustiatzaile horiek kritikoki aztertzea eta zalantzan jartzea, benetako giza ongizatea sustatzeko. Funtsezkoa da kapitalismo predatzailaren eragina aitortzea eta saihestea, eta, aldi berean, lehentasuna ematea adostasuna, errespetua eta berdintasuna bezalako balioei. Herritarrek lan egin dezakegu gizarte bidezkoago bat sortzeko, kapital predatzailearen irabazi-arrazoien mende egongo ez dena.
Argazkia: Pixabay
Egilea: Ane Olabarria