LGBTIQ+ pertsonen aurkako indarkeria eta diskriminazioa kezka iturri izan da hainbat hamarkadatan. Horri buruz egindako azterlanek egiaztatu zuten LGBTIQ+ jazarpen homofobikoa eta gazteen jazarpena egunero gertatzen dela mundu osoan, haien klasea edo estatus soziala edozein dela ere, eta eragin negatiboa eta epe luzerakoa duela ongizatean eta osasunean. Gainera, egoera hori ez da eskualde jakin batera mugatzen, hezkuntza-inguruneetara ere eramaten den errealitate globala baizik. 

Horren ondorioz, jazarpen-, marjinazio- eta indarkeria-maila handiak dituen hezkuntza-sistemak aukera gehiago ditu eskola-absentismoa eta pentsamendu suizidak eragiteko.

Reginak eta kideek egindako ikerketan programak eta esku-hartzeak berrikusten dute egoera horri aurrea hartzen laguntzen duten estrategiak aztertzeko. Neurriak hartzeko beharra ezinbestekoa da gizarte- eta eskola-giroa hobetzeko, bai eta hezkuntza-arrakasta eta gizabanakoen arteko harreman osasungarriak bermatzeko ere. ldo horretan, gazteak animatzea eta prestatzea LGBTIQ+ ikasleei hezkuntza-inguruneetan laguntzeko, jazarpena edo indarkeria gertatzen denean, estrategia baliotsua da, LGBTIQ+ pertsonen aurkako indarkeria-kasuetan eta genero-indarkeria eta bullying (jazarpena) kasuetan “upstander” edo parte-hartzaile aktibo gisa esku har dezaten, ikusle pasibo gisa geratu beharrean

Honako hauek dira programen eta esku-hartzeen berrikuspenean bat datozen beste elementu komun batzuk: indarkeriaren eta eskola-jazarpenaren biktimek dituzten zailtasunei buruz informatzea eta ikasleak setsibilizatzea; enpatia, elkartasuna, adiskidetasuna eta horiekin batera datozen portaerak irakastea; komunitatea inplikatzea (ikasleak, irakasleak eta familiak), LGBTIQ+ komunitatearen aurkako indarkeria babesten eta justifikatzen duten arauak eta jarrerak normalizatzeari aurre egiteko.

Artikuluan nabarmentzen diren programetako batzuk honako hauek dira:

SAVE programa esku-hartzea da, hezkuntza-komunitateari gizarte-harremanen erabilera demokratikoan eta biktimekiko esku-hartzean oinarrituta eta kontzientzia-planak garatzen laguntzen diona, ebidentzian oinarritutako sei programaren bidez.

Bestalde, Bizikidetza eta Komunikazio Gaitasuna Hobetzeko Ereduak (ICCC) eskola-bizikidetza positiboa sustatu nahi du, ikasleen autoestimua eta enpatia areagotzen duten jardueren bidez, tolerantzia eta errespetua bezalako balioetan zentratuz.

Azkenik, Gatazkak Prebenitzeko eta Konpontzeko Eredu Dialogikoa (DMPRC) genero-indarkeriaren sozializazio prebentiboan oinarritzen da, eta berdintasunezko elkarrizketaren eta elkartasunaren bidez ingurune segurua sustatzen du. 

Beste programa batzuek ere, hala nola Green Dot-ek eta Erantzukizun Komunitarioaren Ereduak, sexu-indarkeriaren eta etxeko indarkeriaren prebentzioa jorratzen dute, eta komunitatea inplikatzen dute esku-hartzean eta kontzientziazioan.

Laburbilduz, funtsezkoa da egiten diren ekintzek genero- eta sexu-aniztasuna onartzea eta errespetu sustatzea, bai maila indibidualean, bai instituzionalean, pertsona guztientzako giro segurua eta abegikorra bermatzeko, sexu-orientazioa edo genero-identitatea edozein izanda ere. LGBTIQ+ komunitatearekiko indarkeriaren eta diskriminazioaren aurkako borroka agindu morala eta soziala da, eta gizarteko sektore guztien konpromiso jarraitua eta koordinatua eskatzen du.

Argazkia: Unsplash

Egilea: Ainhoa Bilbao