Zenbatek ikasi dute Soziologia graduan Jane Addams edo Marianne Weber? Askorentzat, izen ezezagunak dira. Bestalde, zenbatek ikasi dituzte Émile Durkheim edo Max Weberren teoriak? Ziuraski, galdera baokoitzaren erantzunaren zenbakiaren batez bestekoa alderatuz, ezberdintasun handia egongo da. Hala ere, orain zientzia guztietan nagusi diren ko-sorkuntza eta inpaktu sozialaren irizpideei esker, egoera hori aldatzen ari da. 

Bada, Jane Addams, Marianne Weber, Harriet Martineau, etab. bezalako emakumeek gaur zientzia guztietan eskatzen ari diren baldintzak betetzen zituzten beren lanetan, soziologiaren “aita”tzat ditugun autoreek baino. Pobrezia, ezberdintasunak, feminismoa bezalako gaiak jorratu zituzten pertsona oso ezberdinekin ko-sorkuntza prozesuan. Hala, argi geratzen da beren teoriak eta lan berreskuratzea ez dela bakarrik justizia edota berdintasun-kupoa lortzeko; emakume horiek egindako teoriek soziologiaren “aitek” baino inpaktu zientifiko eta sozial handiagoa izan baitzuten. 

Emakume hauek ikusgarri egiteko, Granadako Unibertsitatetik «Visibles: aportaciones de las mujeres a la Sociología a través de la práctica docente» («Ikusgarriak: emakumeek soziologiari egindako ekarpenak irakaskuntzaren bidez ») erakusketa eta egutegia sortu dute. Saskia Sassen, Harriet Martineau, Marianne Weber, Beatrice Potter Webb, María Ángeles Durán, Eva Illouz, Patricia Hill Collins, Arlie Hochschild, Nancy Fraser, Jane Addams, Fatima Fernissi eta Marta Soler izan dira ikusgarri egin diren emakume soziologoak.

Pasa den otsailaren 13an, Bartzelonako Institut d ‘Estudis Catalans-en, Soziologiaren alorrean emakumeek egiten dituzten ekarpenak ikusaraztea aitortu zen, askotan eremu akademikoan eta profesionalean ikusezin bihurtua. Ekitaldi hori Emakume eta Neskatoaren Nazioarteko Eguna ospatzearekin batera egon zen. Ana Burgués Freitasek Granadako Unibertsitatearen “Visibles” proiektua ordezkatu zuen. Bertan izan ziren Andaluziako Soziologia Elkarteko (AAS) Juan Sebastián Fernández Prados, Aragoiko Soziologia Elkarteko (AArS) Carmen Elboj Saso, eta Kataluniako Soziologia Elkarteko (ACS) Fidel Molina Luque eta Teresa Sordé Martí.

Egutegia esteka honetan aurki daiteke, doan: https://digibug.ugr.es/handle/10481/88929

Egilea: Ane López de Aguileta