Unibertsitateetako irakasleen seiurteko ebaluazioan, ANECAk (Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionala) oinarri berriak argitaratu berri ditu. Berrikuntzen artean, nagusia ikertzaileen inpaktu soziala ebaluatu egingo dela da. Ikerketa-programa nagusietan jada irizpide zenak orain gure unibertsitateetako irakasleen kalitatea ebaluatzeko ere balio izango du, eta hori aldaketa sakon bat eragiten ari da jada.

Horri erantzuna emateko, bizi ikerketa taldeak eta Adarra Erakundeak Seiurtekoak eta eskolak izeneko mintegia antolatu dute, urtarrilaren 23an 17:00-20:00 bitartean. Aldaketa honek eskoletan eta irakasleengan izango duen eragina aztertuko dute hiru maila handiko hizlarik. Vanessa Hurtado, San Vicente de Paul ikastetxeko irakaslea, zeinek Hezkuntza Jarduera Arrakastatsuak aplikatzen dituen inpaktu sozial handiarekin; Harkaitz Zubiri, bizi-ko ikertzaile nagusia, seiurteko bizia duena eta eskolen eta unibertsitateen arteko kolaborazioan aditua; eta Ramon Flecha, mundu mailan Social Impact kategorian lehen zientzialaria dena.

Seiurtekoen deialdi berriak ateak ireki dizkie unibertsitateetako eta eskoletako ikertzaileen arteko lankidetza apartei, eragin handia baitute zientziaren, hezkuntzaren eta gizartearen hobekuntzan. Euskal unibertsitateei eta eskolei lankidetza horiek errazteko, unibertsitateetako eta eskoletako irakasleek batera jardunaldi erdi bat antolatzen dugu bi saioekin: 1) Seiurtekoen irizpide berriak betetzeko orientabideak. 2) Eskolen eta unibertsitateko ikertzaileen arteko lankidetzak, dagoeneko baduten eragina ikusarazteko eta etorkizun hurbilean sustatzeko.

Izen-ematea: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSc2YrVqxM5P8x3U2C9RHCY2V24L3DkrAMW6fE4fCjolnVt7dA/viewform 

Egilea: Ane López de Aguileta