Periódico Educación-etik itzulita

Hedabideek eta sareek beren diru-sarrerak hobetzen dituzten liburuen publizitatea egiten dute, “mundu guztiak aipatzen dituen liburuak” gisa aurkeztuz. Publizitatera otzanak izan nahi ez dugunok libreki aukeratzen dugu kalitate handieneko liburuak irakurtzea, irakurtzen dituztenei eta gizarte osoari aldi berean hobetzen dizkietenak.

“Gizarte Dialogikoa” ez da erosten eta ez da saltzen, irakurri eta komentatu egiten da, doakoa da, bere hitzetako batek ere ez du merkatuan arrakasta lortu nahi. Bere asmoa eta lorpena arrakasta lortzea da bizi garen eta biziko garen gizartea ulertu ahal izatea ahalbidetzean, pertsona guztiok, baldintza guztietan, inolako diskriminaziorik gabe. Horrela, nahi badugu, bizitza bikainak izan ahal izango ditugu, eta, aldi berean, harremanak ditugun pertsonak eta gizarte osoa hobetzen lagunduko dugu. Ezin da hezkuntza ulertu edo hobetu haren parte den gizartea ulertu gabe.

Nazioarteko maila goreneko liburua da, intelektuala zein zientifikoa. Aldi berean, liburu entretenigarria eta ulertzeko oso erraza da. Ingelesezko jatorrizko bertsioan irakurri dut, baina opor hauetan askoz hobeto irakurriko dut duela gutxi argitaratutako euskarazo itzulpenean: jo ezazu hemen liburua deskargatzeko.

Egilea: Esther Roca