Harreman toxikoen ondorioak ulertzeko bilaketari dagokionez, bereziki maskulinitate nagusiek eragindakoak, López de Aguileta eta kideek egindako ikerketa azaltzen du zein den esperientzia horiek emakumeen bizitzan eragina, eta ere maskulinitate ez-menderatzaileei ere nola eragiten dieten.

Ikerketa hau, maskulinitate menderatzaileekin harreman toxikoek edukitzeak emakumeengan dituen ondorioei buruzko ikerketa-ildo zabalago batean murgiltzen da. Baina azterlan hau haratago doa, eta ere aztertzen ditu  berdintasunezko gizonengan izan ditzakeen ondorioak, kasu honetan horrelako harreman mexpretxagarriak izan dituzten emakumeekin harremanak izateak, hau da esperientzia toxiko horiek etorkizuneko harremanetan nola eragin dezaketen aztertzen da.

Aldez aurretik egindako ikerketen arabera, badakigu emakume batzuek eredu toxikoak erreproduzitzen dituztela ondorengo harremanetan; beste batzuek, berriz, berdintasunezko harremanak ezartzen dituzte nagusi ez diren maskulinitate-ereduekin. Ikerketa honek, bai emakumeengan, bai berdintasunezko gizonengan (harreman toxikoak izan dituzten emakumeekin harremanik dutenak) dituzten ondorioetan sakondu da.  Horretarako zortzi elkarrizketa komunikatibo bildu zituen, lau emakumeekin eta lau gizonekin, denak 18 urtetik gorakoak.

Parte hartu zuten emakumeek, indarkeria jasan izana kontatu zuten, hala nola dominazioa, abusua edo mespretxua. Hasieran, harreman horiek zirraragarriak zirela gogoratzen zuten, eta modu horretan partekatu zituzten lagunekin. Baina gero, hausnarketa baten ondorioz, oroitzapen horiek faltsu zirela eta benetako plazerra ez zutela sentitu onartu zuten.

Gizonen testigantza. gehienak ez ziren beraien esperientzia izan, baizik eta, lagunen edo familiarren esperientziak, non aldez aurretik harreman toxikoak izan zituzten bikoteek ez zituzten lagunak modu zuzen eta errespetuzkoan tratatu.

Emaitzek erakutsi zuten aurreko harreman toxikoen oroitzapen faltsuak izan zituzten emakumeek mespretxuzko jarrerak izan zituztela nagusi ez diren gizonekiko berdintasunezko harremanetan. Gizonek adierazi zuten esperientzia toxikoak zituzten emakumeek tratu txarrak ematen zizkietela ondo tratatzen zituzten gizonei. Jarrera horien artean sartzen da bikoteetan akatsak aurkitzea, ohiko maskulinitate menderatzailea duten gizonen jarrera sexistak eta bortitzak barkatzen dituzten bitartean.

Ildo horretan, artikuluan planteatzen da prebentzio-lan bat egiteko beharrezkoa dela indarkeriazko harremanak sozializatzera eraman duten harremanen memorien gainean lan egitea. Halaber, emaitzek adierazten dute garrantzitsua dela gizonekin lan egitea horrelako egoerak identifikatzen laguntzeko eta tratu hori ez onartzeko. Horretarako, oso baliogarria izan daiteke ere maskulinitate berrien inguruan lan egitea, bai txikitatik, bai harremanen inguruan.

Emaitza horiek, gutxi aztertu diren dinamikak argitzeaz gain, funtsezkoak dira genero-indarkeriaren aurkako esku-hartzeetan aurrera egiteko. Nabarmendu dute, genero-indarkeria bizi ondoren, menderatzen ez duten bikoteak aukeratzea ez dela nahikoa indarkeriarik gabeko harremanak bermatzeko. Oroimenaren pertzepzioetan aldaketarik ez egoteak tratu kaltegarriak ekar ditzake gizon ez-menderatzaileen osasunerako. Azterlan honek gai horiei heltzeko beharra azpimarratzen du, harreman osasungarriagoak eta bidezkoagoak eraikitzeko.