Deia egunkariak mundo-mailan genero-indarkerian lehenengo zientzialariari egin dio elkarrizketa. Bertan, Ramon Flecha zientzialariak genero-indarkeriari buruzko ikerkuntzan eta hori desagerrarazteko borrokan izan duen ibilbidea azaldu du Lucía Egurbide kazetariaren galderak erantzunez.
Beste gaien artean, Estatuko unibertsitate batean genero-indarkeriaren aurkako salaketa jarri zuen lehena izan zela azaldu du. Ordura arte, ez zegoen gure unibertsitateetan biktimak babestu eta salaketak jartzera ausartuko zenik. Hala ere, orrek errepresalia krudelak ekarri zizkiola azaldu du: heriotza-mehatxuak, difamazioak, irakasleak biktimaren alde agertzeagatik gutxiesten zituzten kasuak.
Egoera horri aurre egiteko, Flecha-k “Genero-indarkeria isolatzailea” tipifikatu behar dela azpimarratu du. Eusko Legebiltzarrak gai horri buruzko legeak egin ditu, “biktimak babesten dituzten pertsonen aurka erabilitako indarkeria” izenarekin. Biktimak bakarrik geratu ez daitezen, laguntza behar dute, eta hori genero-indarkeria isolatzaileak arriskuan jartzen du.
Izan ere, unibertsitateko genero-indarkeria ikertzeagatik eta biktimak babesteagatik unibertsitateko kargu nagusien aldetik presio handiak jaso zituela azaldu du. Zehazki, Estatuko Unibertsitateetako Errektoreen Biltzarreko (CRUE) kargu garrantzitsuetatik. Flecha eta bere ikerketa taldeko kide guztiak kanporatuko zituztela mehatxatu zuten.
Dena dela, aurrerapen handiak egin dira zentzu honetan, Flecha-k azaldu duenez. Adibidez, 2007an Estatuak bi legedi garrantzitsu onartu zituen. Lehenengoak sexu-jazarpenaren arazoa aitortzeko eskatzen zien unibertsitateei, baita hori geldiarazteko hainbat neurri ezartzea. Bigarrenak unibertsitateko irakasleak hautatzeko eta sustatzeko irizpide objektiboak sartu zituen.
Kazetariak ere galdetu dio zerk eman dion honen aurka egiteko indarra. Flecharen erantzunak Harvard (sexu-erasoen aurkako zentroa barne), Cambridge, European Women ‘s League-ren babesa izan duela. Badaudela beste pertsona batzuk, biktimak defendatu nahi izan dituzten arren, ez dituztela nazioarteko laguntza oso indartsuak.
Argazkia: Unsplash