Pasa den asteburuan, euskadiko egunkariek jasotzen zuten eskola baten inguruko berri bikain bat. Kaieran horren oiartzuna jaso nahi izan degu, ez bakarrik eskola honek egindako ibilbidea errekonozitzeko eta aipatzeko, baizik eta zoriontzeko ere.
Irunen kokatzen den San Vicente de Paul eskolak Ikas Komunitatea bihurtzen hasi da, nazioarteko komunitate zientifikoak frogatzen dituen Hezkuntza Jarduera Arrakastatsuak abian jarriz. Denon eskura dagoen informazioa, mimo eta zintzotasunez martxan jarri dute bertan, eta hurrengo abenduan (16an) komunitate osoa jarriko da amesten! Bai, Freirek zioen bezala, aurrerapen garrantzitsuenak jakintza zientifikoa eta ilusioa eskatzen dute. Eta halaxe ari da San Vicente de Paul eskolak aurreratzen, familiak parte hartzera gonbidatuz berdinatusez, haien ahotsak, irakaslenak eta ikasleenak eta bestelako hezkunza langileekin bat eginez.
2017an, hasi zen San Vicente de Paul parte hartzen estatu mailako ikerketa proiektu batean, IMP-EXIT izena zuena. Bertan, solasaldi dialogiko literarioen eta talde elkarreragileen inpaktua nahi zen ezagutu lehen hezkuntzako ikasleengan, eta oso azkar ikusi zen eskola honetan zer nolako aurrerapauso garrantzitsuak ematen zituzten bai tertulietan eta talde interaktiboetan parte hartzen zuten ikasleek, eta baita irakasleen ilusio mailan ere. Handik urte batzuetara, denontzat kalitate handiko hezkuntza eskaini eta ziurtatzeko eskubidea errealitatea ari da bihurtzen, eta Kaieratik bihotzez zoriondu nahi ditugu ibilbide polit honetan inplikatuak egon diren pertsonak!
Egilea: Kaiera