Aurreko urteetan bezala, ikastaroa modu ikusgarrian amaitzeko, ekainaren 22an irakasleek, familiek, boluntarioek eta abarrek IkasKom VIII: IKAS KOMUNITATEAK ETA HEZKUNTZA JARDUERA ARRAKASTATSUAK Topaketan parte hartzeko aukera izango dugu, 9: 30etik 14: 00etara, Deustuko Hizkuntza Eskolako Areto Nagusian (Bilbo).

Aurkezpenaren ondoren, zientziaz, ikerketaz eta esperientziaz betetako panel bati emango zaio lekua. Bertan, Rocio García Carrionek ongizate emozionalari buruz  solasaldien bidez  eta  interakzio onak sustatzeko irizpidei buruz hitz egingo du; Garazi Alvarez Guerrerok eta Aranbizkarra HLHIk ongizate emozionalari buruz hitz egingo dute solasaldi dialogikoen bidez, eta Harkaitz Zubiri Esnaolak eta Otaño HLHIk interakzioei buruz.

Atsedenaldiaren ondoren, hainbat ikastetxek Hezkuntza Jarduera Arrakastatsu desberdinekin izandako beren lanari buruzko esperientziak partekatuko dituzte: ingelesezko Talde interaktiboak; Solasaldi dialogikoak;  Parte-hartzea;  eta Eredu dialogikoa Bigarren Hezkuntzan. Azken kasu horretan, Lorcako Juan Bosco BHIren esperientziaz gozatu ahal izango dugu online.

Ohikoa denez, egunean zehar hizlariekin hitz egiteko eta galderak egiteko uneak egongo dira, baina, horrez gain, gainerako parte-hartzaileekin elkarreragiten, sakontzen eta trukatzen jarraitu nahi duenak, giro hurbilean, atseginean, estimulatzailean, eta eraldatzailean aukera izango du Itsasadarraren ondoko leku polit batean,  topaketa amaitu ondoren egingo den bazkarian.  

Topaketan parte hartzeko zein bazkarian parte hartzeko, beharrezkoa da izena ematea https://forms.gle/Ar9zev6BoykPsguy9  galdera-sorta honen bidez.

Ikasturte amaiera ona eta opor onak izan!!!!

Egilea: Luisa Maria Puertas