Datorren ekainaren 6an XXIII Trobada d ‘Estudiants Gitanes de Catalunya (Kataluniako Ikasle Ijitoen Topaketa) ospatuko da Bartzelonan Bellaterrako campuseko auditorioan, Universitat Autònoma de Barcelona unibertsitateak (UAB) eta l’ Associació gitana de dones Drom Kotar Mestipen-ek antolatuta. Arratsaldeko 4etatik 8etara, adin ezberdinetako 250 neska eta emakume ijito baino gehiago bilduko dira hezkuntza-gaiei buruz eztabaidatzeko eta emakmeak eta ijitoak izateagatik hezkuntza-munduan aurre egin behar dieten oztopo ugariei irtenbideak aurkitzeko.

Aurreko urteetan bezala, topaketa emakume ijitoek osatutako batzorde batek antolatu du. Emakume horiek gai bat aukeratu eta landu dute, eta datorren larunbatean jakinarazi eta gainerako parte-hartzaileei proposatuko zaie.

Topaketa inaugurazio-mahai batekin hasiko da, eta, ondoren, hautatutako gaiari buruz dauden ebidentzia zientifikoei buruzko hitzaldi bat emango da. Jarraian, emakume ijito-erreferenteen mahaiaren txanda izango da. Haien esperientziei eta bizipenei buruzko kontakizunekin, ilusioa kutsatzeaz gain, tresna baliagarriak partekatuko dituzte parte-hartzaile askok aipatutako oztopo batzuei aurre egin diezaieten. Gero, lantaldeetan hausnarketarako eta eztabaidatzeko aukera egongo da,  eta amaitzeko ondorioak azaltzeko garaia iritsiko da. Dena den, topaketak eragin politikoa izan dezan, elkarteak erakunde eta entitateei bidaliko dizkie ondorioak hurrengo egunetan.

Drom Kotar Mestipen Emakume Ijitoen Elkarteak antolatu zuen ikasleen lehen trobada 2002ko otsailaren 14an egin zen, eta, ordutik hona, urtean 1 edo 2 topaketa egin dira gelditu gabe, baita pandemian ere. 

Topaketa guztietan ametsak, ilusioak, esperientziak, eztabaidak, proposamenak eta abar partekatzen dira, betiere inpaktu sozialaren ebidentzia zientifikoak erreferentetzat hartuta, emakume ijitoek eta, bereziki, Ijito Herriak, oro har, jasaten dituzten gizarte- eta hezkuntza-oztopoak eta burutazioak gainditzeko bidea baita.

Egilea: Luisa Maria Puertas