Gaur egun, interes handia dago nazioarteko erakunde eta organismoetatik desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzeko. Horren adibide argia, Osasunaren Mundu erakundeak eta Munduko Bankuak elkarrekin burututako Desgaitasunari buruzko Mundu Txostena da (Osasunaren Mundu Erakundea, 2011). Txosten horrek, desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko Nazio Batuen Konbentzioaren edukiaren inplementazioa errealitate bihurtzeko politikak formulatzen ditu. 

Hori horrela, Europa osoan hezkuntza-premia bereziak (HPB) dituzten ikasleen matrikulazioa areagotzen ari da ikasgela erregularretan. Haatik, horrek ez du esan nahi beti kalitate handiko hezkuntza-esperientzia izateko aukera edukiko dutenik. 

Testuinguru horretan, hezkuntza inklusiboa indartu egin da hezkuntza-sistema gehienetan, baina haren inplementazio arrakastatsua oraindik mugatua da, eta erronka bihurtu da herrialde gehienetan. Bereziki, bigarren hezkuntza, non ikaskuntza-lorpen araberako segregazioa ohikoagoa den. Ikasle talde heterogeneoen barruan ikaskuntza-interakzioak sustatzeko potentziala aintzat hartzen duten hezkuntza-praktikek dagoeneko erakutsi dute premia bereziak dituzten ikasleen hezkuntza-inklusioan laguntzen dutela. 

Azterlan honetan, Valentziako Erkidegoan kokatutako bigarren hezkuntzako ikastetxe baten kasua aztertzen da. HPBak dituzten ikasleak prestatzen ditu garapen tipikoko ikaskideekin batera, eta inklusioa du ezaugarri. Analisiaren ardatza eskolan ezarritako hiru hezkuntza-estrategia dira, eta horiek hezkuntza hobekuntzan eta premia bereziak dituzten ikasleen inklusioan dute eragina. Honako hauek dira: (1) koirakaskuntza, (2) talde elkarreragileak eta (3) tertulia literario dialogikoak. 

Datu kualitatiboak irakasleekin egindako komunikazio-talde fokaletatik ikasle eta senideekin egindako komunikazio-kontakizunetatik hiru hezkuntza-estrategien komunikazio-oharretatik eta dokumentu-azterketatik atera ziren. 

Azterlanaren aurkikuntzak erakusten dutenez, ikasleen ikasketa instrumentalak nabarmen egin du gora eta ikasle horien inklusio orokorra hobetu egin da eskolan. 

Egilea: Ane Olmedillo