Nazio Batuen Garapen Jasangarriaren helburuen arabera, zehatz mehatz laugarren helburua, “kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa” bermatzeko zati garrantzitsu batek barne hartzen du “ikaskuntza-ingurune seguruak, indarkeriarik gabekoak, inklusiboak eta guztiontzako eraginkorrak” hornitzea. Ikerketak iradokitzen du helburu akademikoak eta indarkeriarik gabekoak elkar bultza dezaketela. Gainera, errendimendu akademikoaren hobekuntzak eskola-giroa hobetzera, eraman dezake. Era berean, eskola-giro on batek emaitza akademiko hobeak ekar ditzake, jarrera prosozialak erakusten dituzten ikasleekin, errendimendu akademiko hobea erakutsiz. 

Hizkuntza testuinguru anitzera, funtsezkoa da hizkuntzen ikaskuntza eraginkorra sustatzea, komunikazio esanguratsua ahalbidetzeko eta eskolan irakasteko hizkuntzaren edukira iristeko (Europako Kontseilua, 2018). Garrantzitsua da aipatzea, munduko ikasle asko eskolatan matrikulatuta daudela, non irakasteko hizkuntza ez den beren familiako edo komunitateko hizkuntza (UNESCO, 2016). Hezkuntza inklusiboa izan dadin, hortaz, ikasle guztien beharrei erantzun behar die, hizkuntza-eta kultura-aniztasuna handiko testuinguru batean. 

Hori horrela, berriki argitaratu den (JCR Q2, SRJ Q1) artikulu honetan Inclusivity, friendship and language learning: boosting collaboration in interactive groups hizkuntzak ikasteari eta hizkuntzen aldetik askotarikoak diren testuinguruetan kalitatezko harremanak eraikitzeari heltzen diote ikertzaileek, funtsezko eta bereizi ezin diren faktore gisa talde elkarreragileen ezarpenean, ikaskuntza instrumentalaren maila altuak sustatzen dituen Hezkuntza Jarduera Arrakastatsu (HJA) baten bitartez. Honek, elkartasunezko elkarrekintzak, ikasle guztien ikaskuntzan benetan parte-hartzea sustatzen du. 

Azterlan honek, talde elkarreragileek euskara bigarren hizkuntza gisa ikasteko dute eragina aztertzen du, baita jarduera horrek ikasleen arteko harremanetan duen eragina ere. Datuak ikasleekin, irakasleekin, irakasle ez diren langileekin eta boluntarioekin egindako 14 elkarrizketen bidez bildu ziren. Talde elkarreragileen 28 saioetako behaketa-materialarekin batera, eta azterketa kualitatibo sakonak egin zituzten. 

Emaitzek iradokitzen dutenez, talde elkarreragileek ikasgelan interakzio komunikatiborako aukera handiagoak ematen dituztenez, hizkuntzaren elkarlaneko ikaskuntzako elkarreragin-mailak indartu ziren. Gainera, aldamioek eta ikasleen arteko laguntza-trukeek lagunarteak garatzen laguntzen dute, bai eta, oro har, gizarte-kohesioaren mailan harremanak hobetzen ere. 

Hortaz, ikerketa honek nabarmentzen du talde elkarreragileek ahalmena dutela bigarren hizkuntzen eta hizkuntza gutxituen, kasu honetan euskara, ikaskuntza sustatzeko. Halaber, jardueran parte-hartzen dutenen pertsonen arteko harreman positiboak hazten dira.