Adarra Pedagogi Taldeak jardunaldi bat antolatu du Bilbon datorren otsailaren 28rako, 17: 30etatik 8:00etara, La Bolsa gizarte etxean (Pilota kalea 10), “Nahitaezko birbanaketa edo kalitatezko hezkuntza bereizkeria gainditzeko” tituluarekin.

Jardunaldiaren helburua irakasleekin, ikasleen senideekin eta herritarrekin partekatzea da ebidentzia zientifikoek diotena ikasleen nahitaezko birbanaketak hezkuntza-sisteman oro har eta, batez ere, ikasle ahulenetan duen eraginari buruz. Gainera, Adarrak pertsona kalteberen kolektibo horietako batzuen ahotsek gaiari buruz pentsatzen eta sentitzen dutena partekatzeko aukera izatea nahi du.

Jardunaldian, eta gizartean eragina duten ebidentzia zientifikoetan oinarrituta, alternatibak aurkeztuko dituzte neska-mutil guztien hezkuntza arrakastatsua izan dadin eta ez segregatua.

Kolektibo pedagogiko moduan, Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren 27. artikuluari jarraituz (zientziaren aurrerapenak ezagutzeko eta horietan parte hartzeko pertsona guztiek duten eskubidea), hezkuntzan funtzionatzen duena komunitate osoarekin partekatzen saiatzen ari dira. Hau da, komunikabideetan, eztabaida politikoetan, ikastetxeetan, ikasleen senide batzuen artean eta abarretan dauden buloak argitzen eta gainditzen lagunduko duten argudioak partekatu nahi dituzte herritarrekin, eta, horrela, ikasle guztientzako kalitatezko hezkuntza lortzen lagundu.

Jardunaldian, Harkaitz Zubiri Esnaolak, EHUn Pedagogia fakultatean ikertzaile eta irakaslea denak, gizarte-eragina duten ebidentzia zientifikoei buruz hitz egingo du, eta, ondoren, mahai-inguru batean, Kale dor kayiko, Fouziya Satout eta Adarra Pedagogi Erakundea (baliteke ikasleak ere bertaratzea) beren iritzia emango dute eta behartutako birbanaketari, segregazioari eta inklusioari buruz dituzten esperientziak kontatuko dituzte.

Jardunaldira joateko ezinbestekoa da izena ematea. https://forms.gle/HJqvNYfyG8viHjddA

Egilea: Luisa Maria Puertas