Gero eta ebidentzia zientifiko handiagoak erakusten du Haur Hezkuntza (HH) baliabide eraginkorra dela. Hain zuzen ere, onura handiak ekartzen ditu haurren ikaskuntza-irakaskuntza prozesua eta garapen goitiarra hobetzeko, batez ere, haur zaurgarrienengan. Dena dela, haurrak eskolara erregulartasunez joaten ez badira, ezinezkoa da etapa honek ahalbidetzen duen etekinik handiena lortzea. 

Absentismoaren ondorioak ulertzeko eta hori murrizteko irtenbide eraginkorrak garatzeko, eskolara joateko oztopoak sakonago ulertu behar dira, bai eta eskolara ez joateko aukerarik handiena zein haurrek duten jakin ere. 

Hori horrela, Frontiers in education aldizkari zientifikoan argitaratutako Why are children absent fron preschool? A nationally representative analysis of Head Start programs artikulu zientifikoak arestian aipatutakoa aztertzen du. Horretarako, ikertzaileek Head Start programaren nazioko lagin adierazgarria erabiltzen dute. Head Start ekimena Estatu Batuetako gobernu federalaren programa da, arrazoi sozioekonomikoengatik haurren errendimenduan dauden desberdintasunak gutxitzea xede duena.

Azterlanean ikus daiteke absentismoaren atzean ez dagoela azpiko arrazoirik. Aitzitik, Estatu Batuetako absentismo-maila altua bultzatzen duten testuinguruak gainditzen dituzten hainbat faktore daude. Hala ere, HHn eskola-absentismo txikiagoa egon dadin eskolek eta ikasgelek sustatu behar dituzten zenbait ezaugarri nabartzen dira ikerketan, besteak beste: ikastetxeetatik familiei eskaintzen zaizkien zerbitzuen kantitatea eta kalitatea (garraioa, jantokia, osasuna), ikasgelek ikasleei eskaintzen dieten hezkuntza-segurtasun eta -kalitate handiagoa, familiek beren seme-alaben garapenerako oso garrantzitsutzat eta gizarte-laguntzako elementutzat hartzen dutena, hau da, eskolek eta ikasgelek familiek eskolarekin dituzten elkartasun-harremanak erraztea. 

Amaitzeko, esan behar da Haur Hezkuntzako absentismoa murrizteak hezkuntza-komunitate osoa inplikatuko duen ikuspegi integrala eskatzen duela. Izan ere, hasierako hezkuntza-etapa horietan absentziei forma ematen dieten faktoreak askotarikoak dira. 

Ikerketa horren aurkikuntzek argi erakusten dute ikastetxe-mailan dauden estrategiak, Haur Hezkuntzako geletan eskaintzen diren ikaskuntza eta harreman sozialen kalitatea bezalako absentziak murriztera bideratuta daudenak. 

Egilea: Ane Olmedillo