Azken egunetan, LGBTI+ komunitatearen aurkako erasoek pertsonen bizitzetan dituzten ondorio suntzitzaileen albisteak entzun izan ditugu. Gai larri honen aurrean, ebidentzia zientifikoak gai honen inguruan zer esaten duen ezagutzea ezinbestekoa da, indarkeria hau gainditzeko. 

Jakin behar da unibertsitateetan ere horrelako indarkeria ere badagoela. Rios eta kideek ikertu duten bezala, LGBTIQ+ pertsonen aurkako jazarpena eta indarkeria gizarteko esfera guztietan ematen da. Hezkuntza-instituzioetan, LGBT ikasleen %85ak era ezberdinetako indarkeria jasan dute. Baina, zer gertatzen da gure unibertsitateetan?

Galdera honi erantzuna emateko, ikertzaileek literatur zientifikoaren azterketa egin dute. Azterketan Espainako hezkuntza-esparru guztiei buruzko ikerketak sartu ziren. Gainera, literatura zientifikoan hutsune hori dagoela kontuan hartuta, berrikuspenaren irismena 2005etik 2021era bitarteko artikuluek osatzen zuten.

Emaitzen arabera, homofobia eta transfobia Espainian oso errotuta daude; aztertutako institutuetako gutxiengo sexualetatik etorritako nerabeen ia erdiek adierazi zuten sexu-orientazioagatik edo genero-identitateagatik biktima izan zirela, eta %20k baino gehiagok adierazi zuten ziberbiktima izan zirela. Gainera, 15 eta 29 urte bitarteko Espainiako gazteen lautik hiruk jazarpen homofoboa ikusi zuten beren ikastetxeetan. Bestalde, azpimarratu beharra dago Espainiako esparru juridikoan hutsune bat dagoela, unibertsitate-sistemaren barruan sexu-orientazioan edo genero-identitatean edo -adierazpenean oinarritutako diskriminazioa barne hartzen ez duena. Hala ere, Kataluniako eskualdeak legeria aitzindaria du LGTIQ+ komunitatearen diskriminazioaren aurkako borrokan.

Laburbilduz, LGTBI pertsonen aurkako indarkeria bereziki isiltzen da Espainiako goi hezkuntzan, eta arrakala bat dago alor horrekin lotutako ikerketetan. Arlo honetan dauden hutsuneak kontuan hartuta, beharrezkoa da arazo horri aurre egitea eta estrategia arrakastatsuak proposatzea, ebidentzia zientifikoetan oinarrituta. Testuinguru honetan, Uni4Freedom – Violence for sexual orientation and gender identity and expression (RecerCaixa 2017 ACUP00235) ikerketa-proiektuaren helburua da LGTBIQ unibertsitate-komunitatearen bizi-kalitatea hobetzea eta talde horren aurkako indarkeriari buruzko isiltasuna haustea.

Egilea: Ane López de Aguileta