Asko idatzi da eta asko dakigu pandemiak ekarri dituen ondorio negatiboei buruz, baina badakigu ere ondorio horiek pertsona-talde batzuen kasuan latzagoak izan direla. Hau da ijito herriaren kasua, non lehendik zeuden desberdintasun sozialak areagotu diren kasu askotan. Gaiera, emakume ijitoen kasuan, sarritan diskriminazio bikoitza jasan ohi dute, baita estereotipo gehiago ere. 

Egoera honi erantzuteko, ROM21. Evidence-based solutions for the overcoming of COVID-19 effects on the Roma community. Roma women leading communities’ transformation I+D+i proiektuak, Bartzelonako Unibertsitateko Ariadna Munté doktoreak zuzenduta, emakume ijitoek pandemiaren ondorioak paliatzeko egin dituzten ekintzak aztertu ditu hiru sektorekin tan: hezkuntzan, zerbitzu sozialetan eta erakunde zibiletan. 

Horren inguruko lehen Webinarra gaur arratsaldeko 18:30-etatik 20:00-etara ikusteko aukera aparta izango dugu. Webinar honetan, “Las mujeres gitanas como motor en la educación del pueblo gitano durante la pandemia” izenburuarekin, hezkuntza-arloan emakume ijitoek izan duten papera aztertuko da aurrera eramandako esperientziak eta ebidentzia zientifikoak partekatuz. Aparteko hiru hizlari eta esperientzia izango ditugu, sektore ezberdinetatik: Ramon Vílchez, Ijito Herriaren Plan Integrala (Kataluniako Generalitatea); Drom Kotar Mestipen emakume ijitoen elkartea; eta Cristina Lara, Institut Escola Mediterrani-ko zuzendaria. 

Aukera hau galdu nahi ez dutenentzat, hona hemen izen-emateko aukera: https://forms.office.com/e/gyAhSEf7dd 

Egilea: Ane López de Aguileta