Simone de Beauvoir-en jaiotzaren urteurrena izan da aste honetan. Sare sozialetan eta egun hauetako haibat elkarrizketatan, feminismoaren sortzailetzat eta errefetente nagusitzat jo dute askok. Hala ere, hainbat egunkaritan berak publikoki egin zuen pederastiaren dekriminalizazioaren defentsa ere atera da. Baina, zer dio ikerkuntza zientifikoak honi buruz?

Valls-Carol eta kideek (2022) egindako ikerketan, aztertu zuten Simone de Beauvoir literatur zientifikoan ere feminismoaren erreferente, sexu-askatasunaren aitzindari, nazien aurkako borrokalari eta feminismo garaikidearen sortzaile bezala aurkeztu ohi dela, pederastiaren dekriminalizazioaren alde egon zela ezkutatuz. Artikulu honetan, ikertzaileek literatura zientifikoaren azterketa eta 15 elkarrizketa egin zituzten, gizarte-zientzia eta humanitateen arloko espezialistekin.

Emaitzetan ikusi zuten ohikoa zela pederastiaren defentsa egin zuela ezkutzea eta feminismoaren erreferenetzat aurkeztea. Hala, defendatutako indarkeriaz aparte, benetan jarduera eta mugimendu feministak egiten ari ziren pertsonak ikusezin bihurtu dira. Adibidez, Simone de Beauvoir naziekin Vichy-ko gobernuan kolaboratzen ari zen bitartean, beste emakume feminista batzuk jarduera askoz garrantzitsuagoak egiten ari ziren, hala nola “Emakume libreak” Espainian.  

Ikerketaren azken hitzetan: “Ezin dugu onartu, bada, kontrakoa esateko erreferentzia-puntua izan diren autoreak berdintasun- eta demokrazia-erreferentetzat hartzea. Haur eta nerabeek ebidentzian oinarritutako hezkuntza merezi dute, denek defendatzen dutenarekin bat datorrena.”