Duela aste batzuk, google scholarreko rankingeko “gender violence” eta “social impact” kategorietan munduko lehen zientzialaria, Eamon Flecha, “The Dialogic Society” liburua argitaratu du. Liburu hori eragin handia izaten ari da herritarrengan eta zientzialariengan; izan ere, azpitituluak dioen bezala: “zientzialariek eta herritarrek erabiltzen eta gustuko duten soziologia da”. Joan den astean, Katalin Karikók, covid-19aren aurkako txertoetan erabilitako RNA mezulariaren sortzaileak, liburuaren argitalpen bati like eman zion. Hori ikustea zaila da zientzian, inbidiak eta interes pertsonalak sartzen direlako. Baina maila goreneko zientzialariek, berak bezala, badakite beste diziplina batzuen ekarpenak estimatzen.
Obraren kontrazalean irakur ditzakegun aipamenen artean, honako hauek daude:
- “Gizarte-zientziei eta gizateriari egin diezun ekarpenaren formulazio bikaina iruditzen zait. Hain eskuzabala hainbeste jenderekin. Hain zabala eta “kultua” hitzaren zentzu onean, gizarte-zientziei gizarte-zientzia baino askoz gehiago emanez: literatura, musika, artea. Pozik nago idatzi duzulako, hain estilo narratibo eskuragarrian”. Michael Burawoy, Nazioarteko Soziologia Elkarteko presidente ohia.
- Asko gustatzen zait jakitea tertulia literario bat hainbeste interesatzen zaiola jendeari, eta hainbesteko arrakasta duela. Zuen lan-plana hain da apartekoa eta hain beharrezkoa, saiatzen garen gizarte batean bakoitzaren indibidualtasuna kontziente bihurtzeko, solidarioagoa izan dadin. José Saramago, Literaturako Nobel Saria.
- “Herritarroi soziologia hau gustatzen zaigu eta erabiltzen dugu gure bizitzak hobetzen dituzten errealitate sozial berriak sortzen dituelako”. Ana Lebron, herritarra, eskulangilea.
- “Mundu hobea desiratzeaz gain, hori lortzen ahalegintzen da Ramon, eskerrik asko itxaropena emateagatik”. Tontxu Campos, Eusko Jaurlaritzako sailburu ohia.
- “Liburuaren edukiak aukera eman dit ikasle gisa teoria ez-zientifikoetan denborarik ez galtzeko eta herritarrek eta zientzia-pertsonek atsegin eta erabiltzen duten soziologia hasieratik erabiltzeko. 9 musak bezalako 9 printzipioek erabat markatuko dute hasiera hau”. Ane López de Aguileta, doktoregoko ikaslea.
- “Soziologia dialogikoa inoiz baino maila zientifiko eta teoriko handieneko gogoetak sortzen ari da”. Marta Soler, Europako Soziologia Elkarteko presidente ohia.
Gainera, Instagram kontuan (@dialogicsociety) astero liburuari buruzko bideoak (reels) igotzen dira. Bideo bakoitzaren hizkuntza literatur lan batekin adierazten da, bandera batekin adierazi beharrean: Romeo and Juliet, Faust, Quijote… eta euskaraz: Kresala. The Dialogic Society guztiz doakoa da eta gaztelaniazko bertsioa laster aterako da; beraz, Gabonetan liburuarekin zientzia, ametsak eta ilusioak oparitu ahal izango dituzu, 2023a ondo hasteko.
Egilea: Garazi Alvarez