Testuinguru elebidunetan, irakasleen ahozko elkarrekintzak zerezan garratzitsua du ikasleen produkzioetan. Hare eta gehiago ikasleak hizkuntza garatzen hasiak diren ume txikiak direnean, hala nola haur eskoletan. Bereziki gure testuinguruan, non haurreskoletara iristen diren haur askorentzat euskara ez da haien lehenengo hizkuntza, irakaslek haur txikienekin erabiltzen dituzten ahozko elkarrekintzak sakonki ikertzea izugarrizko garrantzia du. Izan ere, jakin badakigu hasierako ahozko interkazioek ondorengo garapenen kognitibo zein sozialean duen pisua handia dela. Horretaz aparte, haur eskoletako irakaslegoen artean geroz eta aniztasun gehiago dago, baita hizkuntzari dagokionean ere. Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, arabiarrez edota bestelako hizkuntza ezberdinetan egiten duten profesionalak ditugu egungo euskadiko haurreskoletan. Eurek haur txikiekin komunikatzeko erabiltzen duten hizkuntza, eta umeekin hitz egiteko esaldi motak eta estrategiak eragina ezberdina izan dezakete haurren ikasketa eta sozializazio prozesuan.
Gauzak horrela, Herbereetako sei haurreskola elebidunak ikertu dituzte Darlene Keydeniers eta kolaboratzaileek, 70 ume txiki eta euren 11 haureskoletako irakasleen ahozko elkarrekintzak jaso eta aztertu dituzte. 900 minutu ahozko produzkioak jasotzeko eta aztertu ondoren, ikertzaileek ikusi zuten nederlanderaz egiten zuten irakasleek orokorrean ikaskunza teknikak maizago erabilzen zituzten ingelesez egiten zuten irakasleek baino. Bestalde, ingelesez hitz egien zuten irakasleek hizketa estrateia gehiago erabiltzen zutela ikusi zuten. Halaber, bi hizkuntzetan egiten zuten irakasleek askotan elkar nahasten zituzten hizkuntzak, soilik nederlanderaz edo bakarrik ingelesez egin beharrean. Honen harira, umeen erreakzioak ere aztertu zituzten, eta ikusi zutenez, irakaseek umeen ekintzat eta esaldiak esplizitatu eta modelatuz (umea esan “nahi” duena esaten “laguntzen” edo hitzak jarri momentu jakin batean egiten ari denari), umeak ahozko elkarrekintzetan gehiagotan inplikatzen ziren.
Egilea: Kaiera