Allinteract proiektutik, Europako Batzordearen H2020 proiektu zientifikoak bideo-jokoak sortzeko Game Jam bat antolatu dute. Game Jam-a garatzaileen edo hackatoien topaketa da, eta epe laburrean bideo-joko bat edo gehiago sortzea du helburu, normalean hogeita lau eta berrogeita zortzi orduko tartean. Parte-hartzaileak, banaka edo taldeka antolatuta, diziplina batean edo gehiagotan espezializatuta egon ohi dira: programazioa, diseinua, artea, musika, etab.
Game Jamak bideo-jokoak sortzera bideratuta daude batez ere. Kasu honetan, horren helburua lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleek Sappho (https://socialimpactscience.org/gender) eta Adhyayana (https://socialimpactscience.org/education) plataformak erabiltzen ikastea da, hezkuntzan eta generoan buloak eta proba zientifikoak bereizi ahal izateko.
Game Jameko 24 orduetan, konferentzietan parte hartzeko aukera izango dute, beste programatzaile batzuekin elkarlanean aritzeko aukera, eta askoz gehiago! 18 urtetik beherakoek ere parte hartu ahal izango dute ekitaldian, betiere beren familien baimenarekin.
Landu beharreko erronka “Nerabe zientzialariak” izango da; horrek esan nahi du ebidentziak nerabeei hurbiltzeko modu sortzaile eta dibertigarriak bilatu beharko direla. Egunari eta orduari dagokienez, azaroaren 26ko 12:00etan hasi, eta azaroaren 27ko 12:00etan bukatuko da ekitaldia. 24 orduak egin ditzakezu osorik, edo ordu batzuetan parte hartu, denbora-tarte horren barruan. Online egingo da, eta parte hartzeak ez du inolako kosturik izango. Izena emateko, esteka honetan sartu behar duzu: https://forms.office.com/r/PwApFpu5yu
Aukera galduko duzu?
Egilea: Garazi Alvarez