Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Agentziaren arabera, Europan, ikasle ijito eta etorkinek hezkuntza-porrota, segregazio zein eskola-uzte goiztiarra jasateko aukera gehiago dituzte (EBOEA, 2020). Burutu diren zenbait ikerketa, egoera hori betikotzen duten askotariko faktoreak argitu dituzte. Haatik, familiaren inplikazioak eta familiaren hezkuntza-itxaropenek duten garrantzia ez da behar beste aztertu.
Hori horrela, Rovira i Virgili eta Bartzelona Unibertsitateko hainbat ikerlarik Familia Hezkuntzaren inpaktua aztertu dute Educational Review aldizkarian argitaratu berri den “If they made it, why not me?” increasing educational expectations of Roma and Moroccan immigrant families in Spain through family education” artikulu zientifikoan.
Ikerlariek, metodologia komunikatiboa ardatz, Espainiako zortzi ikastetxetan burutzen diren Familia Formakuntzako programak aztertzen dituzte. Ikastetxe guztiak maila sozioekonomiko baxukoak dira eta beren instalazioetan Familia Formakuntzako programak eskaintzen dituzte. Azterlanak sakonki aztertzen ditu Espaniako zortzi ikastetxek ematen dituzten Familia Formakuntzako programak. Horretarako, ikerketan hainbat ijito zein marokiar familia eta Familia Formakuntza programa irakasten duten irakasleak parte-hartu zuten.
Azterlanaren emaitzek honako hau adierazten dute: familia formakuntzako programak funtsezko zeregina betetzen ari dira ijito-familiek eta marokoarrek beren seme-alaben hezkuntzari buruz dituzten itxaropenak areagotzeko. Ikertzaileek hiru elementu identifikatu dituzte:
- Eskoletan itxaropen handiko giroa sortzen da.
- Programan parte-hartzen duten familiako kideen gaitasun akademikoak hobetzen dira.
- Jarraitu beharreko bide berriak sortzea. Familien Formakuntzaren bidez, familia gutxituek eskolan duten inplikazioak hezkuntzaren etorkizunari buruzko narratiba kolektibo berriak sortzea erraztu du. Hezkuntza, komunitate guztiaren bizi-kalitatea hobetzeko bide nagusia dela sinistuz.
Egilea: Ane Olmedillo