MeToo Unibertsitatearen martxa oso arrakastatsua izan da. Espainia iparraldeko eta hegoaldeko unibertsitateetatik igarotakoan, martxa eraldatzaile horrek unibertsitateko sexu-jazarpenari buruzko eztabaida irekitzea lortu du. Alde guztietatik nabarmendu ziren dotorezia, bihotzetik hitz egitea eta partekatzea, ebidentzietatik eta argitasunetik abiatuta dauden diskurtsoak eta inoren aurkako hitzak. Hainbat gunetako pertsonek bat egin dute ahots eta kontakizun guztiei irekitako aldarrikapenak entzuteko; besteak beste: irakasleek, ikasleek, berdintasun-batzordeetako ordezkariek, politikariek eta herritarrek.

Hegoaldeko ibilbidea 26an hasi zen, eta Valentziako, Murtziako, Almeriako, Granadako, Malagako, Sevillako, Cordobako eta Cáceresko unibertsitateetan egon ziren. Amaitzeko, irailaren 30ean, iparraldeko martxarekin batu ziren Madrilen. Halaber, iparraldeko ibilbidea egun bat beranduago hasi zen, irailaren 27an, eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan eta Zaragozako Unibertsitatean egon ziren. Irailaren 28an, Euskaditik igaro ziren martxa; goizean, Bilboko Deustuko Unibertsitatean izan zen, eta, arratsaldean, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) antolatutako ekitaldian, Tabakalera eraikinean (Donostian). Ondoren, beste bi geldialdi egin zituzten Santanderreko Atlantikoko Unibertsitate Europarrean eta Oviedoko Unibertsitatean, eta azken egunean Madrilera abiatu ziren, hiriburuan ekitaldi nagusia ospatzeko.

Zalantzarik gabe, ibilbide berri horrek unibertsitateko sexu-jazarpenari buruz sakon hitz egiteko eta unibertsitateetan elkarrizketarako guneak irekitzeko aukera eman du. Horren erakusgarri izan zen Madrilen ospatutako ekitaldi nagusia. Topaketa horretan honako hauek parte hartu zuten: Esther Roca-k, MeToo Unibertsitateko kide eta Valentziako Unibertsitateko irakasle laguntzaile doktoreak (ekitaldia aurkeztu zuen, eta mugimendu eta ibilbide horren zentzua azaldu zuen); Ana Vidu-k, Berkeleyko Unibertsitateko Marie Sklodowska-Curie ikertzaileak, Metoo Unibertsitatearen sortzaileetako bat izan zenak (bere esperientzia kontatu zuen, unibertsitate bereko sexu-jazarpenagatik salaketa jarri zuen lehen biktima gisa, unibertsitate horretako katedratikorik berrienetako batean); eta Mar Joanpere-k, MeToo Unibertsitateko sortzaileetako batek eta unibertsitatean berdinen arteko jazarpen-kasu bat irabazi zuen lehen biktimak, zeinak, bere esperientzia azaltzeaz gain, laguntza barik aurrera egitea ezinezkoa dela azpimarratu baitzuen.

Hortaz, biktima guztiak babesteko eta, unibertsitateak indarkeriarik gabekoak izan daitezen, laguntza-sareak eratzeko mekanismoak sortzeko helburuarekin, MeToo Unibertsitateak kanpaina bat abiarazi zuen change.org webgunean, eta dagoeneko 7500 sinadura baino gehiago ditu. Horrek Espainiako unibertsitate guztiei eta horien ordezkariei zuzenduta dagoen adierazpen bat jasotzen du, ebidentzia zientifikoetan oinarrituta dagoena.

MeToo mugimenduak unibertsitateetako errektoreei eskatzen die:

  • Unibertsitateetan genero-indarkeriarekin lotuta dauden jarduerak indarkeria hori gainditzen duten ebidentzia zientifikoetan oinarritzea, eta ez indarkeria areagotzen duten buloetan.
  • Masterretan, doktoregoetan eta beste prestakuntza-ekintza batzuetan gai horri buruzko nazioarteko aldizkari zientifiko nagusiak ezkutatzeari uztea.
  • Berehalako jarduerak egitea genero-indarkeria isolatzailearekin amaitzeko, unibertsitatean sexu-jazarpena gainditzeko modu bakarra baita.
  • Nazioarteko maila zientifiko handieneko ikertzaileak genero-erantzukizuneko karguetatik aldentzeari uztea.
  • Genero-erantzukizuneko karguetatik alde batera ez uztea biktimei laguntzeko konpromiso handiena hartu dutenak.
  • Hitz egin dezatela MeToo unibertsitatearekin, munduko unibertsitaterik onenek egiten duten bezala.

Inpaktua, baina, ez da kausarekiko konpromisotik sortzen, baizik eta bidea poetikaz eta edertasunez betetzetik, sentipen berberak oso era ederrean partekatzeko aukera eman baitie parte izan diren pertsona guztiei. Poesia eta musika partekatu dira, biolentziarik eta jazarpenik gabeko unibertsitateetan amesteko “valientes” abestia, esaterako. Aldaketaren parte izan nahi baduzu, esteka honetan sinatu dezakezu: https://www.change.org/p/fin-del-acoso-sexual-en-la-academia-por-nosotras-por-nuestras-hijas-y-nietas-por-todas

Egilea: Garazi Alvarez