Udazkena iritsi da, eta horrekin ekitaldi berezi eta garrantzitsuak ere bai! Horien artean, aste honetan KERA Elkarteak antolatzen dituen jardunaldi pedagogikoak ditugu Bilbon (osteguna, urriak 6) eta Donostian (ostirala, urriak 7).  

Iazko arrakasta dela eta, aurtengo ekitaldiak emakume ijito ekintzaileak izango ditu ardatz. Zeren eta izan badira! Emakume ijito anitzak egungo gizarteari ekarpen garrantzitsuak ari zaizkio egiten, eta KERAk antolatutako jardunaldiek horien isla zintzoa izan nahi dute. Gonbidapenean dioten bezala, jardunaldi horiek partaidetza, hausnarketa eta elkarrizketa ugariren ondorio gisa sortu dira, emakume ijitoen rol aktiboa eta esentziala helarazteko helburuarekin. Hala, ikaskuntza dialogikoaren printzipioak oinarri gisa hartuz eta ijito kulturan zentralak diren antolaketa moduak errespetatuz, emakumeen ekintzarako gaitasuna azpimarratuko da jardunaldi horietan. 

Bilboko eta Donostiako aurtengo jardunaldiek hiru espazio mota eskainiko dituzte. Alde batetik, espazio teknikoa, non jatorri ezberdineko emakumeek mugimendu feministaren aldeko ekarpenak zabalduko dituzten. Ondoren, partekatze-guneak egongo dira, eta, azkenik, arratsaldeko espazioa, non emakume ijito ekintzaile gazteak izango diren protagonistak. Horrez gain, arratsaldean ere poesia eta flamenko musikako emanaldiak egongo dira; eskaintza zabala, beraz! 

Izena ematea oraindik posible da esteka honetan; ez ezazu galdu Bilbao Berrikuntza Faktorian (Mondragon Unibertsitatea) eta Donostiako Kutxa Kultur-Tabakaleran! 

https://docs.google.com/forms/d/1vqQ4GnjJMiif3VfBYPgDDRSxVRBVCqntWg06BvT1wX8/viewform?edit_requested=true 

Egilea: Kaiera