Ikasturtea hastear da eta, horrekin batera, neska-mutilek banaka edo taldean parte hartzen duten kirol-jarduerak. Badakigu kirola osasunerako onuragarria dela, baina Safe Sport Internationalek (SSF) ohartarazi du jarduera horiek kaltegarriak izan daitezkeela abusuak edo jazarpena gertatzen diren inguruneetan egiten badira.

Horregatik, nazioarteko zenbait erakundek haurrentzat ingurune seguruak sortzea proposatzen dute, kirol-jarduera gainbegiratzeaz arduratzen diren SAFEGUARDSen bidez. Ildo horretan, kirol-entrenatzaileen edo kirol-jardueren buru diren pertsonen zeregina oso garrantzitsua da mutil eta neska guztientzako kirol-proiektu seguruak sortzeko, hezteko eta ezartzeko gai izateko.

Horregatik, jarraian, SSFren arabera edozein indarkeria-motarik gabeko jarduera fisikoa garatzen gehien laguntzen duten gakoetako lau aurkezten dira.

  1. Konpromisoa

Alderdi interesdunen parte-hartzea erabakigarria da kirolean babes-ekimenak eraginkortasunez inplementatzeko orduan; horregatik, kirol-liderrek ahalegina egin beharko dute gizabanakoak inplikatzeko.

  1. Enpatia

Enpatia funtsezko trebetasuna da; izan ere, kirolean babesteak berekin dakar kirolean hainbat abusu motaren kasuak lantzea eta kudeatzea. Kirol-liderrek biktimekiko sentikorrak izan behar dute, eta biktimek partekatutako esperientzien arabera kirol-sistema seguru onenak nola hobetu daitezkeen ikusi behar dute. Begirada enpatikoak kirol-liderrek biktimen begietatik ikustea ahalbidetuko du.

  1. Biolentziarik gabeko guneak sortzea

Kirol-ingurune segurua kirol-ingurune osoa izan beharko litzateke, kirol-esperientziaren segurtasunean zuzenean edo zeharka eragiten duten alderdi ukigarriak eta ukiezinak barne. Besteak beste, kirol-jarduera seguruak, estandarrak, pentsamoldea, sinesmenak eta kultura kirol-antolamenduan landu behar dira hori lortu nahi bada.  

  1. Ahalduntzea

Lider positiboek uste dute kirol-ingurune seguru handiak talde ahaldunduek eraikitzen dituztela kirol-erakundeen barruan; horretarako, babes-trebetasunak eta -ezagutzak irakatsi ahal dizkiete neska-mutilei, horiek pertenentzia-zentzua ere garatu dezaten eta elkarregin diezaioten.

Egilea: Garazi Alvarez