Ikuspegi autoritario zein populistak goraka doazen gizartean, hezkuntza barruko demokraziaren kontzeptuan zentratzeak leku esanguratsua izan dezake status quo-a kritikoki islatu eta deserrotzeko.

Portugalen, diktaduraren ostean, demokrazia kontzeptu sinboliko nagusi bihurtu da hezkuntza-politikaren barruan, eta, bereziki, Early Childhood education (ECE) politikak azpimarratzen du herritartasun demokratikoak haurren garapen pertsonal eta sozialean duen garrantzia.

Hori horrela, Diana Sousa eta Laura Oxley ikertzaileek, pedagogia kritikoko lente baten bidez, hainbat demokrazia mota aztertzen dituzte ikasgelan, Portugalgo ECE establezimenduetan. Hori Educationas Reviews aldizkari zientifikoan argitaratu berri den artikuluan topatu daiteke.

Hiru haurtzaindegitako hogei hezitzaile hasiberrirekin elkarrizketak eginez, hezkuntza-praktika demokratikoaren hamar kontzeptu identifikatu zituzten. Ikasgelen behaketaren bidez kontzeptu horien aplikazio dibergenteak aztertu zituzten, praktikan hiru hurbilketa pedagogiko ezberdin (irakasgarri, erantzun eta sinergiko deitzen zituztenak). Horiek, hurrenez hurren, ikasgelako hiru demokrazia estilo zituzten, eta demokrazia prozedurazkoa, interaktiboa eta kritikoa zen.

Aztertzaileek ondorioztatu zuten demokrazia kritikoa oso nabaria zela espazio demokratiko kolaboratiboak sortu zirenean, hezitzaileek entzuteko, pentsatzeko, askatasunez jokatzeko eta errespetatzeko balioak azpimarratu eta gauzatzen baitzituzten.

Egilea: Ane Olmedillo