Ikastetxeetako zuzendari berriek egoera latza aurki dezakete haien lana hastean, erabaki zailez josia. Harvard Graduate Scholl of Education-en argitaratu denez, zuzendarien ia %20ak lana uzten du urtero, eta berrien kasuan, ia %50ak. Honek eskolaren, komunitatearen eta ikasleen egoera kalte dezake. 

Zelan hobetu dezakegu egoera hau? Mentorasgo-programak aukera bat dira. Hona hemen hainbat gako:

  1. Mentore eta zuzendarien arteko interesak eta lidergoa amankomunean jarri.

  2. Mentore eta zuzendarien arteko bilerak erregulartasunez egitea. Konfidantza eraikitzeko garrantzitsua da. 

  3. Konfidantza ezinbestekoa da. Mentorearen lana ez da zuzendaria epaitzea, ezta ebaluatzea ere. Galderak egitea eta laguntza ematea dagokio.

  4. Intentzio onak ekintza efektiboetan bihurtu. Mentore on batek galdera sakonak formulatuz, lidergo arrakastatsurako gaitasunak sustatu ditzake. Bereziki mentoreak tartea uzten duenean ikasleari pentsatzeko, entzuteko eta hausnartzeko.

Egilea: Kaiera