COVID-19aren pandemiak ijito herriaren egoera are gehiago larriagotu du. Pandemia aurretik osasun edo hezkuntza-arloetako zerbitzuak erabiltzeko zailtasunak zituzten, eta pandemiak exklusio egoera hori areagotu egin du. Horren aurrean, eta kontuan hartuta emakume ijitoei kalitatezko hezkuntza izateko jartzen zaizkien oztopoak, hainbat asoziazio eta talde egon dira lanean.
Drom Kotar Mestipen elkartearen kasua da, 1999an jaioa. Horren jardueretako bat neska ijito ikasleen topaketak antolatzea da, non oso emakume ijito ezberdinak batzen diren beren edo beren seme-alaben hezkuntzari buruz eztabaidatzeko eta soluzioak aurkitzeko. Hala, Aiello eta kideek 2020-an egindako ikasle ijitoen topaketaren inpaktua aztertu dute, topaketaren 19. edizioa, lehenengo aldiz online egina.
Topaketaren grabaketak aztertu ondoren, ikerketan ikusi zen, lehenik parte-hartzaileen motibazioa topaketak egoera latz horretan ere aurrera eramateko. Hezkuntza eta osasunaren aldeko ekintzak beharrezkoak zirela azpimarratu zituzten, bereziki haien familietan. Izan ere, eskolen itxierak ikasle ijito askoren isolamendua ekarri zuen. Era berean, komunitate ijitoen osasun egoera ere lehentasuna nabarmena gisa aipatu zuten topaketaren parte hartzaileek.
Hartara, hezkuntza eta osasuna esparruan aldi berean kontuan hartuz, 19. edizioko topaketaren parte hatzaileek zer nolako ekintzak aurrera eramaten zituzten haien familien eta komunitateen ongizatea bermatzeko partekatu zuten. Modu horretan, bolondres askok etxez etxe joan ziren ordenagailuak eta horrelako gailu elektronikoak ikasle ijitoei eskainiz. Halaber, derrigorrezko bigarren hezkuntzan zein lehen hezkuntzan zeuden ikasle ijitoek ere haien kabuz antolatu ziren elkarren arteko laguntza eskaintzeko online plataformen bidez.
Ikerketaren emaitzek diotenez, jarduera hauen arrakastaren oinarrian oso profil ezberdinetako emakume ijitoak eta ez ijitoak elkarlanean aritzea dago. Bai eta sortzen diren arazoen aurrean konponbideak ziurtatzearen jarrera. Ijito kulturaren ezaugarri nagusia da erresilentziarako gaitasuna, eta artikulu honek emakume ijitoen erresilentzia agerian uzten du, COVID-19 ari ere erantzun esanguratsuak emateko gai direla erakutsiz.
Egilea: Ane López de Aguileta