Gaur Ghanako ikertzaile batek bere herrialdean burututako esperientzia bat aurkezten dizuegu. Eugenia (Marie Skłodowska-Curie ikerketa kontratuarekin bekaduna) Bilbora itzuli berri da Ghanan egindako 5 hilabeteko ikerketa lanetik. Bertan, Ghanako hego-ekialdeko eskola batean Solasaldi Literario Dialogikoak (SLD) aurrera eraman ditu. Bere interes nagusiak desgaitasunari buruzko ikasketak, hezkuntza inklusiboa eta biztanleria ahulei ahotsa ematen dieten ikasketak direnez, horiek guztia kontuan izanda, bere tesia SLD-en inguruan egitea aukeratu zuen.

Esan bezala, SLD-ak garatu zituen bertan eta saio hauetan gizateriaren lan handiak irakurri ziren, adibide gisa: Oliver Twist. Guztira, DBH-ko 2. mailako 79 ikasleek parte hartu zuten saio horietan. Parte-hartzaileek aitortu zuten bertan elkarrizketarako giro segurua sortu zela. Halaber, haien ideak askatasunez partekatzeko giro aproposa sortu zela zioten, eta ikasleen arteko desberdintasunak positiboki baloratu zituztela ere.

Solasaldiak martxan jarri ondoren, ikasleek nabaritu zuten SLD-ak pertsonen arteko harremanetan hobekuntzak izan zituztela, guztion ekarpenak errespetatzen dituen elkarrizketa-gune honetan parte hartzearen ondorioz. Azkenik, nabarmendu behar da espazio horretan sortutako eztabaidek ikasle baztertuei parte hartzeko eta beren ideiak emateko aukera eman zietela.

Egilea: Garazi Álvarez