Gaur, martxoak 9, youtube plataforman (youtube.com/FECYTciencia -n) arratsaldeko 19.00etatik Ramón Flecha-k hitz egingo du zientzia arloan komunikazio inklusiborako gakoen inguruan. Jakin badakigu gizarte-mailan ezberdintasun eta desoreka sakonak daudela, baita aurrerapauso zientifikoetaz disfrutatzerakoan ere. Hartara, Bartzelonako katedradunak (Google Schoolar-en lehenengo zientzialaria mundu mailan genero-indarkeria eta gizarte inpaktua kategorietan) zuzendu du “Zientziaren komunikazio inklusiborantz: gogoeta eta ekintza arrakastatsuak” liburua. Bertan, dibulgazio eta komunikazio zientifiko inklusiboko proiektuak diseinatzeko eta gauzatzeko kontuan hartu behar diren alderdi nagusiak jasotzen dira.