Highlander Research and Education Center kultur zentroa eta justizia sozialeko lidergoan trebatzeko eskola da, eta New Marketen (Tennessee) dago. Lehen, Highlander Folk School izenez ezagutzen zen, eta Myles Horton ekintzaileak sortu zuen 1932an, Monteaglen (Tennesseen). Estatu Batuak Depresio Handiaren erdian zeuden, eta herrialde osoko langileek enplegatzaileen erresistentzia handiarekin topo egin zuten sindikatuak antolatzen saiatu zirenean, batez ere Hegoaldean. Testuinguru horretan, Horton-ek, West-ek eta Dombrowski-k hasiera batean lanbidean eta helduen hezkuntzan zentratu zen eskola sortu zuten. Highlanderrek aldaketa sozialerako lidergo lokala sortu nahi zuen. Horton Danimarkako helduen hezkuntzako landa-eskoletan oinarritu zen.

1950eko hamarkadan, Highlanderrek gero eta handiagoak ziren eskubide zibilen eta desegregazioaren arazoetara bideratu zuen bere indarra. 

Alfabetatze-baldintzak zirela-eta botoa emateko izena ematea galarazi zitzaien Afroamerikarrek alfabetatze-programa bat garatu zuen. Septima Clarkek, Bernice Robinsonen laguntzarekin, herritartasun-programa bat garatu zuen, afroamerikarrei hiritar gisa zituzten eskubideak irakasteko eta alfabetatzeko oinarrizko trebetasunak sustatzeko. Herritarren Hezkuntzarako Eskolak Hegoalde osora zabaldu ziren, eta milaka afroamerikarrei botoa ematen lagundu zieten. Highlander bilera integratuak egin zitezkeen Hegoaldeko toki bakanetako bat zen, eta Hegoaldeko eskubide zibilen aldeko aktibistentzako liderrak prestatzeko leku gisa balio izan zuen. 1955eko abuztuan, Rosa Parks Highlanderreko tailer batera joan zen, autobusean eserlekua uzteari uko egin baino lau hilabete lehenago, Montgomeryko autobusei boikota eragin zien ekintza.

1957an, Hortonek Martin Luther King gonbidatu zuen Highlanderren urteurrenaren ospakizunean parte hartzera. Georgiako Hezkuntza Batzordeak panfleto bat argitaratu zuen, “formazio komunistako eskola” zela esanez, eta bertan “arraza-istilu garrantzitsu guztien liderren” 15 argazki agertzen ziren, Parks eta King, besteak beste. Programa Hegoaldeko Lidergo Kristauaren Konferentziara (SCLC) transferitu zen, Tennessee estatuak eskola ixteko mehatxua egin zuelako. SCLCren gidaritzapean, eskolek 100.000 heldu inguru trebatu zituzten.

1961ean, Tennessee estatuak Highlanderren estatutuak ezeztatu zituen, eta lurra eta eskolaren jabetza konfiskatu eta enkantean jarri zituen. Horren ondorioz, Highlanderreko Ikerketa eta Hezkuntza Zentro bihurtu zen, eta Knoxvillera eraman zuten. 1971n, New Marketera (Tennesseera) joan zen. Bi hamarkada horietan, Highlander Apalatxeetako ikatz-meategietako langileen osasun eta segurtasunean zentratu zen. Bertako liderrek eskualdeko ingurumen-justiziaren mugimenduaren sorreran parte hartu zuten.

2019ko martxoan, sute batek Highlander Centerren bulegoak zituen eraikin bat suntsitu zuen. Dokumentu historikoen, diskurtsoen eta oroitzapenen hamarkadak galdu ziren. Bertan, nagusitasun zuriaren (white supremacy) graffiti bat aurkitu zuten, Burdinazko Guardiako sinboloaren itxurakoa, eta konderria eta estatua eragindako sutea izan ote zen ikertzen ari dira.

Highlanderren egungo ikuspegiek parte-hartze demokratikoari eta justizia ekonomikoari buruzko gaiak biltzen dituzte, gazteriari, etorkinei (Latinoamerikatik AEBetara), afroamerikarrei, LGBTei eta zuri pobreei buruzko ikuspegi bereziarekin.

Egilea: Mª Luisa Jaussi