ALLLINTERACT-ek SCIENCETHON bat antolatu du otsailaren 26ko eguerditik otsailaren 27ko eguerdira arte. 24 ordu izango dira, zientzia sare sozialen bidez zabaltzeko diseinatuak, eta generoa edo hezkuntza bezalako alderdietan eskuragarri dagoen ebidentzia zabaldu nahi duten pertsona eta talde guztiek parte hartu ahal izango dute.
Parte-hartzaileek zabaldu nahiko luketen ebidentzia zientifikoa aukeratu beharko dute, eta zein talderi zuzenduko zaizkion zehaztu, hau da, nor izango diren jasotzaileak. Transmititu nahi duten ideia modu sinesgarri, sortzaile eta erakargarrian islatu beharko dute, eta sarean zabaldu. Parte-hartzaile guztiek Safo eta Adhayayana plataformak dituzte, generoari eta hezkuntzari buruzko ebidentzia zientifikoak kontsultatzeko, hurrenez hurren.
Ekitaldian zehar hainbat jarduera izango dira: hitzaldiak, ikaskuntza-bazkaria, gosari birtuala eta abar. Parte hartzeko, beharrezkoa da otsailaren 24ko, ostirala, 12:00ak baino lehen erregistratzea, eta garrantzitsua da parte hartzeko oinarriak eta ebaluazio-adierazleak ezagutzea.
ALLINTERACT ideia honetan oinarritzen da: denok laguntzen dugu zientziak aurrera egin dezan, eta guztiok dugu zientziaren onurak jasotzeko eta horretan parte hartzeko eskubidea. Hala ere, talde batzuk sarritan baztertuta geratzen dira, hala nola emakume zaurgarriak, emakume gazteen taldeak, emakume profesionalen elkarteak, ikasleen elkarteak, LGBTQI taldeak eta elkarteak, senideen elkarteak, ama-taldeak, irakasle-taldeak, elkarteak, ikasle-taldeak, ikasle ohien elkarteak, eta abar. Ekitaldiaren bidez, talde horiengana eta beste batzuengana iritsi nahi da hainbat kanalen bidez (esaterako, Twitter, Facebookeko talde eta orrialdeak, blogak, Whatsapp taldeak…).
Sherezade emakume-taldeko Paula Cañaveras, Andrea Khalfaoui ijito eta amazigh ikertzaileak eta Montserrat Sánchez Kataluniako Administrazioko Genero Indarkeriaren aurkako Borrokako zuzendari ondokoak osatutako epaimahaiak ebaluatuko ditu proiektuak eta ekintzak. Haiek aztertu beharko dute zein proiektuk izan duen zabalkunde handiena, zein izan den sortzaileena, zein izan den inklusiboena eta zein izan den komunitatea parte hartzera gehien animatu duena; ondoren, sare sozialen bidez, ekitaldiaren irabazleak iragarriko dituzte.
Egilea: Luisa Maria Puertas