1966.urtean J.Colemanek bere txosten ospetsua argitaratu zuenean, Harvard Educational Review bezalako argitalpenek txostenaren akats metodologikoak adierazi zituzten. Batez ere, Black Response delakoak agerian utzi zuen ikerketa horren ahultasuna, injustizia sozioedukatiboa zein eredu erreprodukzionista betikotzen zituena. 

International Journal of Sociology of Education” aldizkarian argitaratutako La “Roma Response” al Modelo Reproduccionista. La Educación nuestra escalera para la Trasformación Social” artikuluan, erantzun haren oihartzun gisa, ikasle ijitoek ere arrakasta akademikoa lor dezaketela eta eskolak gizarte-eraldaketaren eragile izan daitekeela adierazten duten ebidentziak bildu eta erakusten ditu. Roma response-k erantzun egiten die ikuspegi erreprodukzionistatik hezkuntzaren ekintza – eta eraldaketa-gaitasuna deuseztatzen duten hezkuntza ikerketei. Ildo horretan, ijito-herria bezalako gutxiengoak erantzule egiten dituzten azterlanak arbuiatu ditu. 

Ildo horretan, kasu-azterketa baten bidez, artikuluan adierazten du Hezkuntza Jarduera Arrakastatsuei (HJA) esker, zailtasunak eta oztopo akademiko zein sozialak aukera bihurtu daitezkeela. Ahalik eta gehien hezteko, ikasleen jatorrizko nortasun etnikoa edo estatu sozioekonomikoa edozein delarik ere. 

Aipatutako artikuluan, hainbat datu demografiko jasotzen dira, ijito-komunitatean Espainian  bizi duen bazterkeria-egoera egiaztatzen dutenak; izan ere, gutxiengo horrek pairatzen ditu oraindik arbuio handiena, pobrezia-arrisku handiena, bazterkeria larriaren tasa handienak eta oinarrizko gaietan maila okerrenak, hala nola, enpleguan osasunean eta hezkuntzan. 

Gauzak horrela, Espaniako ihito-komunitatearen hezkuntza-egoeraren azalpena ere egiten du artikuluak, baita teoria erreprodukzionistaren eragina ere. Teoria horren eraginak desberdintasuna iraunarazteko balio izan du, eta ez du hezkuntzaren eta gizartearen egoera hobetzea ahalbidetu. 

Aitzitik, artikuluan aurkezten zaigun kasu azterketan, ikuspegi horiek hautsiz, adierazten da hezkuntzan eskugarri dauden ebidentzia onenen aplikazioak estereotipoak eta itxaropen txikiak hautsi ditzakeela. Hain zuzen ere, 2006-2007 ikasturtean sortutako La Paz eskolaren kasuak agerian utzi zuen, eta hala erakusten du ikerketa honek, Hezkuntza Jarduera Arrakastatsuen aplikazioak hobekuntza nabarmena lortzen duela ikasle ijitoen zein ez-ijitoen emaitza akademikoetan. 

HJA-k aplikatu eta hiru urtera, La Paz eskolak hobekuntza nabarmenak lortu zituen ikasleen artean kanpo-ebaluazioetan, eta absentismoa nabarmen murriztu zen. Horrek, testuinguru sozialaren eraldaketa garrantzitsua dakar, eta eragin ukaezina du pertsonen bizitzetan, non eskola ebidentzia onenen eskutik gizartea eraldatzeko bidea bihurtzen den. 

Egilea: Ane Olmedillo