Elebitasunaren inguruko eztabaida handia egon da azken urteotan. Rocío García Carrión ikertzaileak The Conversation-en argitaratutako artikuluan hainbat gako ematen ditu.

Azken hamarkadetan, elebitasunaren onurak azpimarratu ditu ikerketa zientifikoak: neuroplastikotasuna handiagotzea, ariketa kognitiboetan emaitza hobeak lortzea edota zahartzearekin lotutako garuneko narriaduren aurka hobeto babestea. Hala ere, elebitasuna gutxi batzuen pribilegio bihurtzearen arriskua dago. Beraz, testuinguru elebidunetan ebidentzia zientifikoetan oinarritutako jarduerak aplikatzean dago gakoa. Hiru ideia nagusi hartu behar dira kontuan:

  • Kalitatezko elkarrekintzak eta ikaskuntzarako elkarrizketa produktiboa: elkarrekintzarako testuinguru dialogikoak sortzea onuragarria da hizkuntza ikasteko, baita ikasgaia bera ikasteko ere. Talde Elkarreragileek edo Tertulia Dialogikoek ikasle guztien parte-hartzea ziurtatzen dute. Izan ere, ikasleen parte-hartzea eta hizkuntzaren erabilera % 85 handiagotzen da bi jardueretan.
  • Familien eta komunitatearen parte-hartzea: bigarren hizkuntzaren ikaskuntza ez da bakarrik irakasle-ikasleen arteko elkarrekintzetan oinarritzen; familiak eta beste pertsona heldu batzuk inplikatzean, ikaskuntza hobetzen da.
  • Ama-hizkuntzaren balioa: hezkuntza elebidunarekiko hurbilketa arrakastatsuak ikasleen ama-hizkuntza indartzen eta balioesten du.

Egilea: Ane López de Aguileta