Sexu-abusuen zigorgabetasuna mantentzeko, jazarleek bermatu behar dute inor ez dela ausartzen biktimei babesa ematera. Biktimen eta haiei elkartasuna adieraztera ausartu direnen aurka era guztietako kalumniak botatzea da eraginkorrena haien helburua lortzeko. Horrela, biktima zuzenei babesa ematen dieten pertsonak biktima bihur daitezke biktima zuzenei    laguntzea eta haien alde jartzea erabakitzen dutenean. 

Jakin badakigu babesten duena babestea funtsezkoa dela sexu-indarkeriaren aurkako borrokan, bizirik daudenek babesa behar baitute isiltasuna hautsi eta aurrera jarraitzeko.

  1. urteaz geroztik, CREA genero-indarkeria isolatzailearen kontzeptua definitzen eta haren izena adierazten aritu da (IGV, ingelesezko sigletan). Termino berri horrek laguntzen du zehazten biktimak babesten dituztenen aurka erabiltzen den indarkeria mota horren helburua, hain zuzen ere, biktimak isolatzea dela. Horrela, aukera ematen du genero-indarkeria mota guztiak biltzeko (ez soilik sexu-jazarpena), eta genero-indarkeriari ikuspegi zabalagoa ematen dio. Lan horren emaitza Generos aldizkariak argitaratu zuen The Concept and the Name of Isolating Gender Violence artikuluan.

Genero Indarkeria Isolatzaileari buruzko Lehen Jardunaldiaren eta hainbat lanen ondorioz,  2020ko abenduaren 18an Kataluniako Parlamentuak aho batez onartu zuen bigarren mailako indarkeria legerian sartzea. Legedi aitzindari horrek nazioarteko mugarria ezarri du, erakunde eta organismoei aukera emango diena biktimak babesten dituena babesteko neurri eraginkorrak martxan jartzen hasteko.

Lau urte geroago, II. jardunaldiak prozesu hori bera indartzen du munduko hainbat lekutako parlamentuetan. Abenduaren 20an egingo da, eta, besteak beste, Rima Rudd, Harvardeko unibertsitatekoa, Katharina Miler, emakume juristen Europako elkartekoa, eta Lidia Puigvert, Bartzelonako unibertsitatekoa, izango dira bertan.
Jardunaldia irekia da unibertsitateko eta unibertsitatez kanpoko irakasleentzat, ikasleentzat, hezkuntza-eragileentzat, komunitarioentzat, politikarientzat eta herritarrentzat, oro har. Eta, 

online bada ere, komenigarria da inskripzioa ahalik eta lasterren egitea! 

Babesten duena babestea zertan datzan eta emakumeen kontrako biolentzia bukatzeko duen garrantziaz gehiago ikasteko aukera galdu nahi ez baduzu, hauxe da inskripzioa egiteko esteka: 

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSekyBP_Lcu7Ibz5wir36_GGvTEQUhzKEQ17AFIVqvCorLhp2w/viewform?s=08

Egilea: Isabel Mendizabal