Gero eta pertsona gehiagok erabiltzen dituzte sare sozialak informazio garrantzitsua bilatzeko. Argi ikusi da, osasun-arloan, adibidez, COVID-19aren pandemian herritar askok birusarekin lotutako argibideak bilatu dituztela. Era berean, gero eta pertsona gehiago ari dira sare sozialetara jotzen hezkuntzari buruzko gaiak bilatzera eta partekatzera. Kasu baterako, matematikako irakasle askok gelan erabiltzen dituzten baliabideak partekatzen dituzte, baita beren eskoletan aplikatzeko ideiak hartu ere. Hala ere, ikerketa zientifikoak erakutsi du irakasleek sare sozialetan hautatutako errekurtso horiek aplikatzeak ez dituela berez erantzunak hobetzen; okertu ere egin ditzake. 

Hala, Valls-Carol eta kideek egindako ikerketan, ALLINTERACT H2020 proiektuaren barnean, sare sozialetan partekatzen diren matematikako errekurtso didaktikoak aztertu dituzte. Konkretuki, interakzio horiek ebidentzia zientifikoetan oinarrituta dauden ala ez ikertu dute. 

Reddit, Instagram, Twitter eta Facebook sareetako 136.964 sarrera aztertu zituzten; horietatik, 213 zeuden matematikako errekurtso didaktikoekin lotuta; eta azkenik, bi sarrerak bakarrik partekatzen zuten ebidentzia zientifikoren bat. Ikerketaren emaitzen artean, ikusi da sare sozialen hainbat erabiltzaile matematikako errekurtso zientifikoen inguruan ari direla eztabaidan. Gainera, nahiz eta sarrera gehienetan ebidentzia zientifikorik ez partekatu, ikerketak erakutsi du erabiltzaile batzuk ebidentzia zientifikoen inguruko eztabaidak izaten hasi direla (hau da, artikulu zientifikorik ez dute partekatzen, baina entzundako ebidentziei buruz aritzen dira). 

Amaitzeko, ikertzaileek azaldu dute etorkizuna baikorra dela, gero eta pertsona gehiago ari direlako matematikako didaktikako ebidentzia zientifikoei buruz hitz egiten sare sozialetan.

Egilea: Ane Lopez de Aguileta