154 urte bete ditu munduko zientzialaririk ospetsuenetarikoak, eta Kaieran ere ospatu nahi izan dugu. 1867ko azaroaren 7an Polonian jaio zen, emakumezkoen hezkuntza sustatzen ez zen garai hartan, baina familiak Marie eta bere ahizpa Bronislawa-ren ikasketak bultzatu zituzten.  

Azken hori Frantziara joan zen medikuntza ikastera, eta handik gutxira Marie bere etxean hartu zuen hark ere goi-mailako ikasketak egin zitzan, Sorbonako Unibertsitatean, hain zuzen ere. Garai hartan Marie izan zen Matematika eta Fisika zientzietan matrikulatu zen lehenengo emakumea. Bertan ezagutu zuen bere kide eta senarra, Pierre Curie, fisika-irakaslea izan zena. 

Ezin dugu ahaztu XIX. mendeko gizartean emakumezkoak goi-mailako ikasketetan onartuak izateko borroka handia egin behar izan zutela. Are gehiago kimika eta fisika bezalako arloetan. Hala ere, Marie Slodowska Curiek egoera horri aurre egin zion, nahiz eta askotan haren lanaren balioa zalantzan jarri zuten. Gainera, emakume zientzialari gisa, askotan beste emakume batzuen aurreiritziei ere aurre egin behar izan zien, batez ere bere bizitza pertsonalaren eta lanaren arteko orekaren inguruan. Haren hitzetan, ez zen bide erraza izan, baina, hala ere, Mariek aurrera egin zuen polonio eta radio elementuak deskubritzeagatik. 

Etorkizuneko haur, emakume eta zientzialarien eredu den Marie Slodowska Curieren urtebetetzea ospatzen jarraituko dugu. Izan ere, oztopo guztiei aurre egin zien.