Indarkeria homofoboari aurre egitea lehentasuna da Europa osoan, eta Up4Diversity Europa mailako proiektuak eraldaketa sozial hori sustatu nahi du, LGBTIQ+ gazteen aurkako indarkeria-mota guztiei aurre egiteko, hezkuntza- eta gazte-erakundeek horiek prebenitzeko. Proiektu horren helburu nagusia gazteak ahalduntzea da, indarkeria-egoeretan esku har dezaten. Horretarako, ebidentzian oinarritutako ekintzak ezartzea funtsezkoa da, gizarte anitza eta berdintasunezkoa eraiki ahal izateko.

Datorren irailaren 9an, 10:00etatik 18:00etara, Up4Diversity Europa mailako proiektuaren nazioarteko ekitaldia egingo da. Horren izenburua “We stand up against violence towars LGBTIQ+ youth” (LGTBIQ+ gazteriaren aurkako indarkeriari aurre egiten diogu) da, eta gaiaren inguruan interesa duen edonori, genero-arloko profesionalei, LGTBIQ+ gazteei, gizarte-eragileei eta arduradun politikoei zuzenduta egongo da. 

Hitzaldiak prestigio handiko nazioarteko erreferenteak izango ditu, besteak beste, Estatu Batuetako Oinarrizko Eskubideen Agentzia eta sexu-indarkeria prebenitzeko Kentucky-ko Elkartea. Parte-hartzaileek ingelesez hitz egingo dutenez, aldibereko itzulpena entzuteko aukera egongo da. Hortaz, parekorik gabeko aukera da LGTBIQ+ gazteen aurkako indarkeria desagerrarazteko jarduten diren profesionalei entzuteko, “upstander” ikuspegitik lan egiten baitute. 

Gehiago jakin nahi baduzue, zeremoniaren programa kontsultatzeko, egin klik hemen eta, izena emateko, ondorengo esteka erabil dezakezue:  https://forms.gle/vugyxNGwFMem1Fp37.

Egilea: Garazi Alvarez