Ikasturte trinko hau amaitzear dagoenean, irakasleek, familiek eta boluntarioek oraindik ere badugu ilusioa eta energia esperientziak partekatzeko, ideiak trukatzeko eta ikasten jarraitzeko, hezkuntzan eta gizartean eragina duten ebidentzia zientifikoen eskutik. Beraz, prest gaude ekainaren 23an Ikas Kom taldeak antolatu duen VI. Topaketan murgiltzeko, eta, ekainaren 26an, Ikas Komunitateen Nazioarteko IX. Topaketan parte hartzeko.
Ikas Komunitateen VI. Topaketa hori Irakurketa Planari eta Hezkuntza Jarduera Arrakastatsuei (HJA) buruzkoa da. Bertan, Harkaitz Zubiri EHUko irakasleak irakurketari buruzko ebidentzia zientifikoez hitz egingo du, eta Rocio García Carrión Deustuko Unibertsitateko irakasleak Irakurketa Dialogikoari buruzko printzipioak, estrategiak, abantailak, ikerketak eta abar azalduko ditu. Beti bezala, HH, LH eta DBHko zentroen jarduera praktikoak eta esperientziak partekatuko dira, eta elkarrizketarako eta galderetarako uneak ere egongo dira.

Ikaskom Euskadi (@ikaskom) | TwitterIkas Komunitateen Nazioarteko IX. Topaketan, Cristina Pulido doktoreak, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Kazetaritza eta Informazio Zientziak Departamentuko Serra Húnter irakasleak, ebidentziak eta buloak nola bereizi azalduko digu, eta Esther Roca doktoreak, Valentziako Unibertsitateko Hezkuntza Konparatuko eta Hezkuntzaren Historiako Departamentuko irakasleak, tresnak partekatuko ditu hezkuntzako ebidentziei eta esperientzien hezkuntza-jarduketei buruzko inpaktuak bereizteko.
Begi-bistako arrazoiak direla eta, oraingo honetan bi topaketak on line izango dira, eta esteketara sartzeko beharrezkoa da aurrez matrikulatzea.
Kaieratik, matrikulatzera eta ekitaldietan parte hartzera animatzen zaituztegu; izan ere, gure ustez, modu egokia da agur esango diogun ikasturteari kalitatea emateko eta merezitako oporrak energia berrituarekin agurtzeko.
Izena emateko eta programetarako esteka hauek erabil ditzakezue:

http://nagusia.berritzeguneak.net/es/actividades_detalle.php?codigo=2070BGNC67 

https://comunidadesdeaprendizaje.net/encuentroonline/

Egilea: Luisa Maria Puertas