Egun 39 misio espazial aurrera eramaten dituen ikerketa- eta garapen-zentroa dugu NASA. Ziurrenik ez zaigu arrotz egiten izena, pelikuletan ikusi izan ditugun kontuengatik edota gizakia ilargira eramateagatik. Gutxi gorabehera, denoi ezaguna gertatzen zaigu haren logoa, baita misio arrakastatsuak ospatzeko talde-giroak ere. 

NASAren webgunean ere hezkuntza-baliabide ugari topatu ditzakegu. Egun aktibo dauden misioen nondik norakoak ezagutzeko eta zuzenean jarraitzeko (online) aukeraz aparte, egitura espazialak sakonki ezagutzeko eta eskulanen bidez eraikitzeko baliabideak ere eskaintzen ditu. Marterako misio bat diseinatzeko pausoak azaltzen dituen atala du, bai eta horretarako beharrezkoak diren tresnak eta gailuak sortzeko ideiak ere. 

Aukera zabalak, etxetik espazioa esploratzeko eta ikerketa-munduan murgiltzeko aukera paregabea, adin guztietarako aproposa! 

Egilea: Kaiera