Egungo egoera sozialean, gero eta garrantzitsuagoa da kalitate handiko hezkuntza sustatzea – ikasle guztiak prestatzeko baldintza gisa -, baita askotariko premiak dituzten ikasleak ere, gizartean modu aktiboan parte-hartzeko beharrezkoak diren oinarrizko trebetasunak eskuratzeko. 

Nazio Batuen garapen Jasangarrirako 2030 Agendan (Nazio Batuak, 2015) jasotako Garapen Jasangarrirako 4.helburuak azpimarratzen du beharrezkoa dela kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea zein guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. 

Hori horrela, Hezkuntza-sistema eta -praktika inklusiboagoak lortzeko bidean, hezkuntza bereziko irakasleen zeregina aldatzen ari da nazioartean. Ikuspegi inklusibo batetik, profesional horiek gero eta laguntza gehiago eskaintzen diete ikasleei eta bere irakasleei gela arruntean, segregazioa saihestuz. Haatik, hezkuntza bereziko irakasleek, sarritan, zailtasunak izaten dituzte premia bereziak dituzten ikasle guztiak eta horien irakasleak laguntzeko nahiz kalitatezko hezkuntza inklusiboa bermatzeko. Hori dela eta, oraindik ere ikerketa gehiago behar dira premia bereziak dituzten ikasleak gizarteratzeko zerbitzuko prestakuntza-estrategei buruz, ikasle guztien hezkuntza hobetuko duten ebidentzia zientifikoetan oinarritutako eskola-praktikak izan daitezen. 

Aipatutako guztian aintzat hartuta, Rodriguez-Oramas, Alvarez, Ramis-Salas eta Ruiz-Eugenio (2021) ikerlariek hezkuntza bereziko irakasleen formakuntzan ebidentzietan oinarritutako bi programa dialogikoek izan duten eragina aztertu dute Frontiers in Psychology aldizkarian argitaratu berri den artikulu honetan: 

The Impact of Evidence-Based Dialogic Traininf of Special Education Teachers on the Creation of More Inclusive and Interactive Learning Environments

Honako hauek izan dira burututako azterlanean lortu dituzten ondorio nagusiak, besteak beste: 

  • Prestakuntzaren ondoren, irakasleek ebidentzia zientifikoetan oinarritzen zituzten bere ekintzak eta behar bereziak zituzten ikasleen hezkuntza inklusioa hobetzen zuten ikaskuntza ingurune interaktiboak sustatuz. 
  • Ebidentzietan oinarritutako hezkuntza ekintzak premia berezirik gabeko beste ikasleen eskura ipini ziren, ikasle guztien hezkuntza kalitatea hobetuz. 

Azterlan honek agerian ipini du oso garrantzitsua dela elkarrizketarako eta trukerako espazioak sortzea; alde batetik, irakasleek ebidentzietan oinarritutako ezagutza zientifikoa antzeman ahal izateko, eta bestetik zein aldi berean, hezkuntza bereziko irakasleek ikaskuntza-eta ikaskuntza-aukerak areagotzeko izan behar duten zereginari buruz hausnartzeko. 

Egilea: Ane Olmedillo Berasategi